2012/12/17
2012/12/11
Begoñazpi Ikastolako abendualdiko meza domekan
Domekan, abenduak 16, senide eta lagun arteko meza ospatu eta gozatuko dogu. GONBIDATUTA
ZAGOZ!
Jaiotzen txapelketara aurkeztutako lanak ikusi ahal izango dozuez, baita Merkatu txikia be (eguraldiaren arabera).
Ostean, lunch baten inguruan
alkartuko gara.
BIDEZKO MERKATARITZA SALTOKIA
Domekan, mezaren ostean, bidezko merkataritzako produktuen saltoki txiki bat jarriko dogu. Astelehen eta martitzenean be, saltokia DBH erainkineko sarreran izango dogu zabalik, goizeko jolas- orduan eta 14:00etatik 15:00etara. Batxilergoko ekonomia-enpresako ikasleek antolatuta, eta KIDENDAREN laguntzaz, proiektu honek gaur egungo kontsumismoaren gehiegikeriez eta lansari duien beharraz kontzientziatzea dau helburu.
Zuon laguntza eta partaidetza eskertzen deutsuegu.
2012/12/08
OLENTZARO ETA MARIJESIAK
| Jesus Garitaonandia |
Abenduaren 25an ospatzen dogu kristauok Jesusen jaiotza, baina ez Jesus
egun horretan jaio zalako (Ebanjelioek ez deuskue data hori emoten), kristauak
jentilen aldiko jai bat kristautu ebelako baino.
Ekainaren 25an urteko egunik luzeenak eta abenduaren 25an egunik laburrenak
izaten dira. Honexek dira udako eta neguko urteburuak (solstizioak) eta
urteburu honetan jaiak ospatzen ziran jentil herrietan. Gure artean, neguko
urteburuetan “egubarriaren jaiak”
ospatzen ziran eguna luzatzen hazten zalako. Baita erromatarrak ere “eguzki barriaren” izenean jaiak
ospatzen zituen. Kristauak “eguzki
barriaren” jaia kristautu eben, egun horretan Jesukristoren jaiotza
ezarririk, hain zuzen, guri eta munduari argia eta bizia emoten deuskun
benetako Eguzkia Jesukristo gure Jauna dalako.
Nafarroako Lesaka eta inguruko herri batzuetan, baita Gipuzkoako beste
herritxo batzuetan ere, ukatu ezinezkoa da Olentzaroren mitoa oso-osoan sartzen
zala neguko urteburuetako jaietan. Hau da, naturaren, pertsonaren eta
eguzkiaren berbizkundean. Hori dala-eta, kalerik-kale erabilten dan
Olentzaroren irudia, agure zahar, mozkor, tripazai eta arlotearena, urte
zaharraren irudia da. Irudi hori erre egingo da “aldi barri” eta bizitza barri
baten sartzeko (J.M. Satrustegi).
Neguko urteburuetako mito barregarria ere kristautu egin zan eta kristau
izena jarri jakon: Olentzaro. Erdi Arotik datorren ohitura bati jarraituz,
abenduaren 17tik 23arte Elizak “antifona nagusiak” abesten deutsoz Jesukristori.
Antifonak, barriz, O letrarekin hazten dira: O Oriens (O Eguzki), O Rex (O
Errege), O Emmanuel (O Jauna gurekin). Hortik dator gazteleraz esaten dan
debozinoa: Nuestra Señora de la O. Baita Frantzia aldean ere
“les O de Noël” edo “les oleries” esaten deutse, hau da, O letrarekin hazten
diran antifonen aldia. Euskaraz “Olen-aroa”, “Olentzaroa” (Caro Baroja).
2012/12/07
Bihar ospatuko da Seminarioaren eguna
Bihar, Sortze Garbiaren eguna da eta, abenduaren 8an, urtero lez,
gure Elizbarrutiak Seminarioaren eguna ospatuko dau. “Izan fede! Bizia
emongo deutsut” goiburupean, Bizkaiko eliza guztietan batzen dan dirua
bokazino pastoraltzarako izango da.
Seminario eguna dala-eta, on Mario Izeta gotzainak gutuna idatzi dau, aurtengo jardunaldia Fedearen Urtean ospatzen dala gogoratuz. “Ebanjelizazino barriaren eragilea –dino gotzainak bere idazkian- bat bakarra izan daiteke: Jesukristo. Kristinau bokazino guztiak, azken batean, Jaungoikoaren eta anai-arreben aldeko zerbitzuan islatzen dan maitasun hori bizitzea dira”.
Hiru abade barri
Aurton Elizbarrutiak hiru abade barri daukaz. Joan dan ekainaren 24an, Oscar, Jovaisa eta Ignaciok heziketa ibilbidea amaitu eben eta abade egin ziran. Orain, abade ministerioa gauzatzen dihardue Santurtzin, San Adrian-Miribilla eta Leioan, hurrenez hurren.
Seminario eguna dala-eta, on Mario Izeta gotzainak gutuna idatzi dau, aurtengo jardunaldia Fedearen Urtean ospatzen dala gogoratuz. “Ebanjelizazino barriaren eragilea –dino gotzainak bere idazkian- bat bakarra izan daiteke: Jesukristo. Kristinau bokazino guztiak, azken batean, Jaungoikoaren eta anai-arreben aldeko zerbitzuan islatzen dan maitasun hori bizitzea dira”.
Hiru abade barri
Aurton Elizbarrutiak hiru abade barri daukaz. Joan dan ekainaren 24an, Oscar, Jovaisa eta Ignaciok heziketa ibilbidea amaitu eben eta abade egin ziran. Orain, abade ministerioa gauzatzen dihardue Santurtzin, San Adrian-Miribilla eta Leioan, hurrenez hurren.
2012/12/02
2012/11/14
Begoñazpi ikastolako ikasleak IDTP-en
| Javier Oñate eta Miguel Viguri Begoñazpiko ikasleekin |
Gaur , azaroaren 13an, Begoñazpi
ikastolako batxiler lehenengo mailako ikasleak Elizbarrutiko Teologia eta
Pastoraltza Institutuan egon dira. Miguel Ramón Vigurik zientzia, filosofia eta
teologiaren arteko loturak irakatsi deuskuz. Unibertsoaren handitasuna eta
edertasuna ikusita ezinezkoa da betiereko galderak ez egitea: nondik datorren
guzti hau. Zientziak erantzunak topatzen dauazan bakoitzean hamaika galdera
barri sortzen dira. Zientziak pentsatzea eskatzen dau, eta filosofiagaz
zerikusi handia dauka. Beste alde batetik, teologiak eta fedeak antzeko
galderak egiten dabez. Argi eta garbi, zientzia eta erlijioa ez dira etsaiak,
osogarriak baino. Gizakia betidanik galderak eginez unibertsoa eta bizitza
hobetu ulertzen saiatu da. Baina nondik topatu daikegu betiereko erantzuna?
2012/11/09
Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012
Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012, gaztetxo eta gazteen eta Gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Elizbarrutiko 150 bat gaztek hartuko dabe parte eta ekitaldi ugari eukiko dabez astegoinean zehar Josefinoen ikastetxean. Domekan, ordubatetan hasiko dan mezeagaz emongo jako amaierea aurtengo alkartze ekitaldiari.
Ekitaldi desbardinak
2008-2009 ekiturtean jarri zan martxan jarduera hau eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak alkarregaz eta gotzainagaz egotea ahalbideratu gura dau, “esperientziak, bizipenak, kezkak,… batera jarteko euren fede hazkunderako ibilbide honetan”, antolatzaileek azaltzen dabenez.
Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA asteburu ibiltari lez ospatu izan da kurso amaieran. Aurton, pastoral errealidade desbardinetan egin izan diran ebaluazioen bitartez egindako iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketaren antolaketaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak eta Hezkuntzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak gauza batzuk, batez be, egiteko sasoia eta formatua, aldatzea erabagi dabe.
GAZTELIZA 2012 gaur, ilunabarrean, hasiko da eta domekan, azaroak 11, amaituko da bazkalostean. Topaketa Josefinoek Urduñan daukien ikastetxean ospatuko da. Honeek dira jasotzaile nagusiak: parrokietako taldeetako, sendotza-kristinau sarbideko taldeetako, aisialdiko taldeetako, mobimentuetako, ikastetxeetako,… 16 eta 30 urte bitarteko (DBHko 4. Kursotik aurrera) gaztetxo eta gazteak eta, nahiz eta talde jakin batean egon ez, esperientzia hau bizitzeko prest dagoan edozein gaztetxo edo gazte.
Bizkelizatik hartuta
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
