Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012, gaztetxo eta gazteen eta Gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Elizbarrutiko 150 bat gaztek hartuko dabe parte eta ekitaldi ugari eukiko dabez astegoinean zehar Josefinoen ikastetxean. Domekan, ordubatetan hasiko dan mezeagaz emongo jako amaierea aurtengo alkartze ekitaldiari.
Ekitaldi desbardinak
2008-2009 ekiturtean jarri zan martxan jarduera hau eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak alkarregaz eta gotzainagaz egotea ahalbideratu gura dau, “esperientziak, bizipenak, kezkak,… batera jarteko euren fede hazkunderako ibilbide honetan”, antolatzaileek azaltzen dabenez.
Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA asteburu ibiltari lez ospatu izan da kurso amaieran. Aurton, pastoral errealidade desbardinetan egin izan diran ebaluazioen bitartez egindako iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketaren antolaketaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak eta Hezkuntzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak gauza batzuk, batez be, egiteko sasoia eta formatua, aldatzea erabagi dabe.
GAZTELIZA 2012 gaur, ilunabarrean, hasiko da eta domekan, azaroak 11, amaituko da bazkalostean. Topaketa Josefinoek Urduñan daukien ikastetxean ospatuko da. Honeek dira jasotzaile nagusiak: parrokietako taldeetako, sendotza-kristinau sarbideko taldeetako, aisialdiko taldeetako, mobimentuetako, ikastetxeetako,… 16 eta 30 urte bitarteko (DBHko 4. Kursotik aurrera) gaztetxo eta gazteak eta, nahiz eta talde jakin batean egon ez, esperientzia hau bizitzeko prest dagoan edozein gaztetxo edo gazte.
Bizkelizatik hartuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina