Nafarroan, Burgosen, Araban eta Kantabrian antolatu dabez kanpamentuak taldeentzat eta gehienak uztailaren 1.go eta 2. hamabostaldian izango dira, bat edo beste abuztuan ospatuko bada be. Guztira, 25 kanpamentu inguru antolatu dira. Urtean zehar eskaut taldeetan dabilzan 8 eta 18 urte bitarteko mutiko eta neskatoak izango dira bertan, “jarduerez betetako kursoari amaiera bikaina emon nahirik”, azpimarratu dabe EEBko arduradunek. Kanpamentu finkoak egongo dira, kanpamentu ibiltariak, ibilbideak, lan kanpamentuak,... benetan, aukera zabala.
Inguru desbardinetan adar batzuekin sarean lan egitearen ondorioz, mobimentutik azaltzen deuskuenez, aurton baterako kanpamentu ibiltariak eta jarduerak garatuko dabez leku desbardinetan: Picos de Europa, Liebana, Santiago Bidea, Asis... dira aukeratutako lekuetako batzuk. “Trebeak adarreko gure neska-mutikoek, gehien bat, Bilbo Erdia taldeak Arredondon (Kantabria) egingo dauan lan kanpamentuan eta Herri Aldea taldeak Beloradon (Burgos) antolatuko dauanean parte hartuko dabe”.
Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina