Jesus Garitaonandia |
Krisialdi hau ekonomikoa dala esaten dogu, baina
krisialdi hau, aspalditik bizi dogun giza baloreen krisiaren ondorengoa da.
Izan ere, pertsonaren balioa, pertsonaren izatetik
barik, pertsona horrek dituan
ondasunetatik neurtzen dogu. Hori dela
eta,diru zalekeriak, zekenkeriak eta espekulazioak giza baloreak ahaztutzera
eroan gaitue: hau da, solidaritasuna, senitartekotasuna, besteekin humanoagoak
izatea eta gure gizarteko pobreenak aintzakotzat hartzea ahaztu ditugu.
Gauzak honela dirala, Partido Sozialista Obrero Españolek, Izquierda
Unida-EskerBatuak, Juventudes Socialistak eta Europa Laikak zera eskatzen dabe:
Eliza katolikoak ordaindu dagiala Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (I.B.I.) eta
Elizak dituan “gizarte eta ekonomi pribilejioak”, kentzeko.
Goazen, ba, gauzak argitzera. Zorionez, Elizak ez dauko pribilejiorik, eta eukiterik nahi ere ez. Pribilejioak
nazional-katolikotasunaren denporak
gogoratzen daustez. Gure aldiko 313. urtean, Erromako Konstantino
inperatoreak askatasuna emon eutsen kristinauei euren fedea agirian ospatzeko.
Harrezkero, zesaro-papismo deritxon
tentazinoa eten bagakoa izan da Europan. Zesaro-papismoa honetantxe datza:
imperadoreak, erregeak eta jauntxoak Aita Santu eta gotzainetaz baliatzen ziran
euren karguetan mantentzeko. Eta alderantziz, Aita Santuak, Gotzainak eta
Elizako arduradunak ere imperatore, errege eta herrietako jauntxoekin baliatzen
ziran Eliza babestuta mantentzeko, nahiz eta era honetara Elizeak bere
askatasuna galdu mundua Ebanjelizatzeko.
Gogoratu daiguzan gure arteko azkeneko zesaro-papismoan,
Vatikanoak Frankori emondako
pribilejioak: a) Obispoak izango ziranen izenak aurkezteko eskubidea eta b)
prozesioetan palio azpian ibilteko eskubidea. Eta dana “kruzada” izenarekin
jantzi eban negargarrizko gerra bat egin eta irabazi ebalako.
Baina goazen idatzi honen harira. Ondasun Higiezinen
gaineko Zerga ordaintzea edo ez ordaintzea dala-ta dihardugunean, hauxe esan
nahi dogu: Elizeak ez daukala ezetariko zergarik ordaindu behar daukazan
ondasun higiezinekaitik: elizak, kaperak, pastoral arazoetarako lokalak,
obispoen eta abadeen etxeak, obispaduko eta parrokietako bulegoak; seminarioak,
eliz-unibertsitateak, erlijiosoen etxe eta konbentuak. Elizeak ez dauko
zergarik ordaindu bahrrik holako inmuebleakaitik arazo sozial eta
erlijiosoetarako erabilten diralako eta ez dirua irabazteko.
Baina ez da Elizeari emondako pribilejio bat. Ez, beste erlijioak eta era
askotako erakundeak ere ez dauke I.B.I. hori ordaindu beharrik arrazoi
bardinakaitik. Adibidez, ez dabe I.B.I.rik ordaintzen: alderdi politikoak,
sindikatoak, ejerzitoak, enbajadak, zentro diplomatikoak, hezkuntzak, penitentziariak,
trenen geltokiak, aideportuak, Gurutze Gorriak, ONGak, kirol federakuntzak.
Aspertuta nago beti gauza bera entzuten: Espainiako Gobernuak diruz
laguntzen deutsala Eliza katolikoari. Eta hori ez da egia. Espainiako gobernuak
ez dautso euro batik ere Elizari emoten. Hori bai, Elizak, Gobernuaren bitartez
hartzen dauan diru laguntza, eliztarrak euren deklarazinoa egiten dabenean +
ipiniz emoten daben laguntza da. Laguntza hori, eliztarrena bai, baina ez
gobernuarena. Eta nahiago nuke laguntza hori beste erlijioei ere emongo
baleuskioe.
Harritzekoa da PSOEko organizazinoko idazkariak Eliza katolikuari (eta
Eliza katolikuari bakarrik) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (IBI) ordaintzeko
eskatzea. Ez ete-daki dirua irabazteko ez diran erlijio, organizazino, erakunde
eta entitateak ez daukela zerga hori ordaindu beharrik? Ez ete-dau ezagutzen
“Mezenazgo Legea eta Alderdi politikoen Finanziaketa Legea ? Eta zerga hori
Elizak ordaintzea nahi badau, zertan egon dira orainarte, hogei urtetan
gobernatzen egon ba-dira?. Edozein
modutan ere, lasai egon daitela PSOE gure alderditik, Bizkaiko Elizak erlijio
edo gizarte arazoetarako erabilten ez diran inmuebleen IBI ordaintzen daualako;
baita Balio Erantziaren gaineko Zerga (IVA) eta Udaletxeko zerga guztiak ere.
Entzunda daukat Banketxe haundiak alderdi politikuei eta sindikatoei diru
laguntza ederrak emoten deutsezela euren arazo politikuak aurrera eroan
dagiezan eta botazinoetarako behar daben laguntza izan dagien. Ederto, baina
jokabide hau oso arriskutsua da. Izan ere, Banketxe handi honen diru-laguntzaz
Estatua gobernatzera heldu diran alderdi politikuok, zelan sartuko dira banketxeok
ondatu dituen arduradunekin? Begira zelan dagoan Bankia. Bankiako arduradunik
gehienak PPkoak dira. Atzaparrez aukeratuak. Bankiako banketxe guztiak hondatu
dituen arduradunak. Eurak izan dira Bankiako zuzendari, jerente eta
arduradunak. Gehienok krisialdi larri baten gagozan bitartean, eurak
lotsagarrizko soldatak eduki ditue. Eta euren karguak utzi dituenean, hizugarrizko miloikadak emon deutsez euren
jubilzinorako.
Eta, jokabide hau dala-ta, emon deusten azalpena argia da: Bankuetxeok,
enpresa pribatuak diran ezkero, eskubide guztia dauke holako soldatak ipinteko.
Bai, ederto; baina eurak izan dira bankuetxeok porrot egitera eroan dituenak,
eta orain herritarrok gara geure diruaz bankuok jaso behar doguzanok. Ederto.
Ordaindu behar diran zergak gora-behera, Eliza katolikuak bere lanean
jarraituko dau: hau da, fede arazoetan eta elkar-laguntzan (Caritasen). Hortxe
dago Elizarean izatea. Hala ere, alderdi politiko eta sindikato askok ez dabe
entzun nahi, baina jakin begie zenbat kultur eta gizarte erakunde mantentzen
dituan Eliza katolikuak:
5.000 Hezkuntza zentro: milioi bat ikasle.
107 Hospitale
1.000 zentro:dispensario, anbulategi, zaharren eta minusbaliatuen egoitzak.
Caritas: 155 milioi euro zabaltzen ditu pobreen artean.
Esku Alkartuak (Manos Unidas): 43 miloi euro munduko gosearen aurka.
Domund: 21 miloi euro misioetarako.
Berrezkuntza zentroak:toxikomanu eta gizartean baztertuak eskuratzeko.
Orfanatoak: 10.835 haur bertanbehera utziak.
Historia eta Arte Ondarea mantentzea.
Azkenez, Juventudes Socialistak deritxoenak, karidade kontuak uzteko eta
zergak ordaintzeko eskatzen deutsoe Eliza katolikuari. “Karidadea azken baten karidadea
baino ez da, eta azkoz ere garrantzitsuagoa da “justizia soziala”. Egia esan justizia sozialak asko betetzen dau
ahoa. Baina ze justizia sozial egin dabe alderdi politikuak eta sindikatoak
bost milioi baino gehiago langabezian egoteko? Zein justizia sozial erabili
dabe bankuetxeak porrot egitera eroan dituen arduradunak? Justizia soziala
behar dan lez beteko balitz… Caritasek ez leuke lanik eukiko. Zoritxarrez,
justizia sozial hori falta dalako, gero ta gehiago dira gure parrokietara
hurbiltzen diranak Elkar-Laguntza edo Caritas´en bidez gosea kentzeko edo euren
gorputzak jasteko edo lanposturen bat aurkitzeko.
Hona hemen, bakoitzak bere kabuz hausnartzeko datu batzuk:
C.C.O.O. sindikatoak zenbat jantoki mantentzen ditu pobre eta gosekilei
jaten emoteko?
U.G.T. sindikatoak zeinbat hospitale zabaldu ditu gaixo terminalak zaintzeko?
Sindikatoak zeinbat SIDAdun tratatzen ditue?
Beharrizanean aurkitzen dan bat nora joan daiteke janari bila? PP´ren
egoitzara?PSOE´ren egoitzara?
Alderdi politiku eta sindikatuok zein justizia sozialarekin emoten dautse
jaten edo emoten deutse lana holako premian aurkitzen diranei?
Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus
Begoñako Santutegiko Eretora
Eusko Jaurlaritzako fundazio zerrendan halakoak agertzen dira (eta ez dabe IBIrik ordaintzen):
ErantzunEzabatuFundación Sabino Arana, Athletic, Guggenheim, BBK, Euskaltel, EHko gazte orkestra, "Fundación laboral del sector de escopetas" (Eibar), Robotiker, Azti, Labein...
Logikoa da haiek ez ordaintzea eta elizak bai?