Velazquezen Kistoa |
Jesus ez
zan inuzentea eta konturatzen zan Berak iragarten eban “Jainkoaren Erreinua”
iragartea oso arriskutsua zala herri-agintarien, erlijio-agintarien eta era
guztietako boteretsuen aurrean. “Erreinu” honen bidez Jesusek pobreen,
behartsuen, baztertuen eta zapalduen zoriona nahi eban eta politika, erlijio eta
boteretsu guztiok ez eben nahi euren egoerea aldatzerik.
Jesusek
min emoten eutsen Israelgo Herri-agintariei, Erromako agintariei, Jerusalengo
tenploko abadeei eta herriko aberatsei eta ezin eben ikusi euren begien aurrean.
Honetan,
Jesusek bere adiskide Lazaro bizira erakarri eban eta jende askok Jesusegan
sinistu eban. “Baina haretariko batzuk fariseuakana joanda, Jesusek egindako
miraria azaldu eutsen. Orduan, Abadeburuak eta fariseuak Batzarra egin eben,
eta hauxe inoen: “Zertan dihardugu? Gizon honek mirari asko egiten ditu.
Horretan uzten badogu, danak sinistuko dabe beragan; eta erromatar agintariak,
eskuharturik, hondatuko deuskuez gure Jerusalengo Tenplo santua eta gure
Herria”(Jn. 11, 45-48).
Abadeburu
zan Kaifasek, hauxe esan eutsen: “Konturatu zaiteze hobe dala gizon bakar bat
herriagaitik hiltea, herri osoa galdu dadin baino”…”Eta egun haretatik Jesus
hiltea erabagi eben. Horregaitik, harrezkero, Jesus ez zan judeguen artean
agirian ibilten” (Jn. 11, 49-54).
Judas
Iskariote, Jesusen 12 lagunen taldekoa zan ezkero, ba-ekian Kaifasek eta bere
Batzarrekoek Jesus hiltea erabagi ebena. Bestetik, ikusirik, Jesusen lagun
izanda ez eukala mundu honetan etorkizun haundirik, abadeburuakana joan zan eta
hauxe esan eutsen: “Zer emon nahi deustazue, eta neuk ipiniko deutsuet
eskuetan?. Hareek hogeita hamar zidar-diru eskaini eutsoezan. Eta harrezkero,
Jesus harei saltzeko aukera bila ebilen Judas” (Mt. 26, 15-16).
Jetsemani
zan aukerarik onena eta egokiena Jesus hareen eskuetan ipinteko, sarritan
joaten zalako hara otoitz egitera. Jesusek eguen santuz ospatu eban Pazko
afaria bere apostoluekin. Bere despedidako afaria zan. Eukaristia sortu eban,
maitasunaren agindua emon eutsen eta bere bihotzeko mina agertzen deutse
euretariko batek salduko ebalako. Judasi, barriz, holan esan eutson: “Egitera
zoazena hainbat lasterren egizu”. Urten eban Judasek afari-gelatik eta joan zan
bere asmoak betetzera. “Gaua zan”, dino ebanjelariak. Eta afaria amaituta
Jetsemanira joan zan Jesus bere apostoluekin otitz egitera.
Giottoren Judasen musua |
Baina
judeguek, erromatarren menpean bizi ziran ezkero, ez euken eskubiderik inori
heriotzako zigorra emoteko. Horregaitik, Jesus hartu eta lotuta, Erromako gobernaria
zan Pontzio Pilatorengana eroan eben, Jesus hilteko haren baimena behar
ebelako.
Antonio Ciserriren Ecce Homo |
-
Honek herri osoa naztatzen dihardu.
-
Honek dino ez jakola ordaindu behar zergarik
Erromako Zesarri.
-
Honek dino berau dala judeguen erregea.
Salaketa
guztiok guzurrezkoak ziran. Baina, Pilato Kaifasen adiskidea zan
ezkero, berari eta bere batzarrekoei
kontraesanik ez egitearren, eta eurekin txarto ez geratzearren, Pilatok Jesus
heriotzara eroateko baimena emon eutsen judeguei.
Miguel Angelen La pietat |
a)
Jesus, Liburu Santuak inoenez hil zan. Hau da,
Jesusen heriotza Jaungoikoaren salbamen asmoetan egoan.
b)
Jesus, geugaitik eta geure alde hil zan. Bere
heriotza, salbagarri bihurtu zan guretzat. Gure pekatuetatik salbau ginduzan.
c)
Jesusen heriotzak, Jaungoikoaren gizonaganako
maitasun neurribakoa agertzen deusku: “Hain maite izan dau Jaungoikoak
mundua…bere Seme bakarra bialdu eban gure pekatuen ordain-opari”.
Garitaonandia
eta Sardui´tar Jesus
Begoñako Santutegiko Erretorea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina