Josebak ez dau heriotzaren begirada ekiditzen, gure gizarteak egiten dauan moduan. Aurrez aurre begiratzen deutso, jakintsuen barre isila botatzen dau, eta bekokian maitasunezko musu bat emoten deutso.
Bizitza eta heriotza ezin dira bereiztu. Heriotza bizitzaren beste momentu baino ez da. Eta heriotzaren aurrean egoten jakin behar da, ikasi behar da. Gizarterik prestatuenean bizi omen gara. Heriotzaren aurrean ez dot uste.

Sakramentu guztietan bizitako momentu garrantzitsuenak ospatzen badoguz, liburu honi esker "gaixoen oliaduraren" sakramentua hobetu ulertuko dogu. Egia esanda, "yu-yu" emoten dauan sakramentu honek orain, Josebari esker, beste zentsu bat dauka niretzat. Josebaren bizipenei esker, heriotzaren aurrean ez dot hainbeste beldurrik eukiko. Bizitzaren beste momentu hori adoretsu eta itxaropentsu bizitzeko eredua agertzen jaku Josebaren liburuan.
Mila esker Joseba zure lanagaitik !! Mila esker Joseba zure bizitza partekatzeagaitik !! Zorionekoa zara zu Joseba, Jauna zugaz dago eta !!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina