Jesus Garitaonandia |
Gutxi gara eta ez gara konpontzen. Ezin gara aitu alkarrekin; ezin ulertu
bata bestearekin. Horixe ikusten dogu munduari begiratuta; baita geure Euskal
Herriari begiratuta ere. Elkar ulertu
ezina, hauxe da pekatuaren ondorengo triste bat.
Berbea da pertsona gareanon ezaugarririk nabarmenetarikoa. Abereak eta
landareak ez dakie berbetan. Guk, ostera, berbearen bidez, gure egia eta gure
izatea agertzen eta zabaltzen doguz. Eta berbea benetakoa danean, berez-berez, elkarrizketa
bihurtzen da, hau da, besteekin ulertzeko eta elkartzeko bide aproposa.
Baina, sarritan, gizakion hizketa edo berbeteak galdu egin leike bere
indarra, besteekin ulertzeko dauan indarra. Adibidez, bizi garan gizarte
honetan gezurrari diplomazia esaten
jako, ekonomia arazoetako lapurketari negozioa,
erantzukizun barik jokatzeari tolerantzia,
maitakeriari maitasuna, lege-zapalketari
askatasuna, errespetorik-ezari zintzotasuna.
Horregaitik, Biblian irakurten dogun “Babelgo Torrea”ren mitoa ez da
umekeri bat. Mito horren bidez Jaungoikoaren Berbeak hauxe adierazo nahi
deusku: Mundu honetako gizakiok elkarrekin ezin ulertzea, elkar aitu ezina,
pekatuaren ondorengo bat dala. Eta errealitate triste hori ikusten dogu
gizakion harremanetan, herrien harremanetan, baita Elizako harremanetan ere.
Izan ere, ekonomia, politika, kultura edo Eliz arazoetan poderearen zerua edo gailurra eskuratu
nahi dogunean…orduan ez gara ulertzen nahiz eta berbakera bardina erabili.
Horixe da “Babelgo Torrea”.
Alderantziz, elkarregazko Espiritua dagonean, asmo eta arazo guztietan
alkarregazko espiritua dagonean, nahiz eta komunitate baten etorkin eta
kanpotar ugariak izan…eta nahiz eta hizkuntza desberdinak erabili…Espiritu
horren eraginez, pertsonak ulertu egiten dira, elkarrekin biziteko
moduan.
Adibidez, hemen Euskal Herrian eta gure Elizan, arraza bateko eta
bestekoak, herrialde bateko eta bestekoak, euskaldunak edo erdaldunak izan…
benetako Espirituak putz egingo baleusku, elkar ulertuko ginake, konbibentzia
eroso baten elkarrekin biziteko: Horixe litzateke “Pentekoste”, Espirituaren
etorrera.
Elkarrizketarik ez tolerantziarik ez elkarren errespetorik ez dagoan lekuan
ezin daiteke ganorazko gizarterik ez herririk jaso. Zelako herri edo zein
eratako Euskal herria jaso hemen gure artean elkarri entzuten ez badakigu?.
Alderdi politikoak ahalegintzen ez badira beste alderdi batzuen eritziak
ulertzen?. Zein eratako herria eregiko dogu, elkarrizketaren ordez gogorkeria,
gorrotoa, ikusi-ezina eta bekaizkeria erabilten baditugu?.
Gaur inoiz baino gehiago behar dogu Espiritu Santuaren indarra besteekin elkarrizketan
ikasteko… nire moduan pentsatzen ez
dabenen berbetea ulertzeko eta
gizon-emakume guztiok anai-arreba gareala onartzeko.
Espirituaren eragina behar dogu indarkeria, intolerantzia, erradikalismo
eta setakeria guztietatik atara eta elkarrizketarako eta berradiskidetzeko
bideak egin daiguzan, gure artean ere “Pentekoste” barri bat gertatu daiten.
Guk kristauok honan egiten deutsagu otoitz Espiritu Santuari: “Zatoz,
Espiritu Santu hori, bete egizuz zure zintzoen bihotzak eta iziotu egiezu zure
maitasun sua”.
Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus
Begoñako Santutegiko Erretora
Handia bai, Jesus.
ErantzunEzabatuegia
Ezabatujesus
ErantzunEzabatuBenetan interesgarria. Azalduta dagoan moduan, ulerterreza.
ErantzunEzabatuIa alkar konpontzen ikasten dogun.
Jesus maitea:
ErantzunEzabatuBeitu zer dinozun: "Alderdi politikoak ahalegintzen ez badira beste alderdi batzuen eritziak ulertzen?"
Hori da jarrera kristaua, gizakien arrazonamenduaren oinarria...baina...
Gaur bai da berbaren mundua, inoiz baino gehiago, baina arazoak konpontzeko izan behar den tresaren izaeratik gero eta gehiago urruntzen diran berbez inguraturik gagoz. Itota esango neuke.
Alderdi politikoek batez ere, eta baita botere faktikoak deiturikoek, euren indar osoz erabiltzen dabez berbak. Euren helburuak lortzeko eta boterea lortzeko ezinbestekoa tresna daukie berbetan.
Arazo larriena topatu dogu azken hilabeteetan, ikusi dogunean azken hautoeskundeetan berbetan be sineztea ezin zala.
Zer geratzen jaku? Gure berbak geratzen jakuz, eta zuk egin eta maiz egiten dozun moduan gure ardurak eta kexkak lau aireetara zabaltzea...uzten deuskuen bitartean, gitxienez.
Beti bezala eskerrik asko Jesus.
jarraitu holako artikuloak argitaratzen, norberaren hausnarketarako onak dira eta.
ErantzunEzabatu