Astelehenean, martxoaren 26an,
Elizak Bizitzaren aldeko Ihardunaldia ospatzera deitzen gaitu, eta
munduko eliza guztiekin batera, gure Elizbarrutian be, ekintza ezbardinak antolatuko dira.
Aurten, Bizitzaren aldeko ihardunaldiaren leloa hauxe dugu: "Maita ezazu bizia, bizi guztia".
Honegaz, bizia dohain hoberena eta handiena dala azpimarratu gura da.
Biziaren dohainik gabe beste dohain guztiak ez genduezala jasoko ohartarazi
gura deusku, eta hain justu horregatik da bizia dohainen dohaina, eta horregatik
maitatu behar dogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina