2012/02/07

FLORENTZIAN IZANIKO EUROPAKO LAIKOEN BILTZARRA

Urtarrilaren 19tik 21era, hiru egunetan, gaur egun, bertako Elizbarrutiaren Espiritualitate etxea dan Toskana inguruan dagoan Strozza noble- familiapean, eraikitako dominikoen komentuan izan zan topaketa.


Sakramentinoak antolatutako mintegi honetara joatekogonbidapena Areatzako Sakramentinoetako Aita Pedro C. Nuñezen eskutik jaso eban Begoñazpi Ikastolak. Biltzarraren ardatza krisi ekonomiko globala dogu, beti be, krisi antropologikoari loturik; nabarmentzekoa krisialdi honen ondorioek (ez beti onak) irakurketa ebanjelikoaren beharra be izan dabela azpimarratu eta nabarmenduz. Biltzarrari amaiera emoteko, aita Pedro Julian Eymarden(Sakramentinoen Kongregazioaren sortzailea) bizitzak hausnartzeko aukera bikaina emon euskun.

Gai askoren artean, gaur eguneko egoeraren analisi ekonomikoa aztertu eta honetaz jardun genduan, eredu ekonomiko neoliberal kapitalistaren krisia sakona dala ondorioztatu genduan arte.


Esan beharra dago, Estatu Batuetako finantza-merkatuetako erakundeek, bankuetako diru ezak, krisi zorrotz eta globalera bultzatu ezezik eroan be egin gaituela. Finantza- merkatuak, gehituz eta zabalduz joan dira, orokortuz, estatu nazionalen boterea gaindituz eta askotan ongizatezko gizartearen oinarri demokratikoei kalte eginez.

Beraz, krisialdi ekonomiko eta antropologikoaren, hau da, baloreen krisi sakonaren, arteko lotura estu- estua da, orpoz orpo jarraitzen deutso. Honen guztiaren abiapuntua Benedicto XVI.aren “Caritas in veritate” entziklika dogu, bertan, Aita Santuak krisi antropologikoa (morala eta espirituala) eta ekonomikoa ulergarriak izan daitezan baliabide estrategikoak emoten deuskuz.

Honeexek izan ziran mintegi honetan analisi existentzialaren arloak: komunikazioa, aurrerapen teknologikoa eta boterearen erakargarritasuna.

Muturreko donazioduna dan maitasun altruistaren irizpide ebanjelikoetan oinarritzen dan kristau- humanismoak, ahulen, babesbako, baztertu zein krisi global honenbidegabeko biktimen aldeko konpromiso aktiboa izaten bultzatuko gaitu.

Kongresu honetan hurrengo hiru ezaugarri azpimarratuko doguz: Exodoa( askatasun zeinu); Eukaristia (komunitate eta itxaropen zeinu) eta Enkarnazioa/Gizakundea (apaltasun eta zerbitzuaren ikur).

Begonazpi Ikastolak, ”Transzendentzian Heziz”epigrafepean, heziketa eremuan dauan pastoraltza esperientzia eskaini eban.

Gure azalpenean, Ebanjelioa ezagutarazteko eta hedatzeko Elizbarrutiko Ikastetxeen erakargarritasuna azpimarratu genduan. Elizbarrutiko ikastetxeak ebanjelizatzaile plataformak doguz eta.

Dakigunez, egungo gizarte- testuinguruan, Nazareteko Jesusen mezua zabaltzeko orduan laikoen zeregina ezinbestekoa dogu hezkuntza pastoraltza arloan,behintzat, Pastoraltza Taldearen lana eta presentzia ordezka ezina da. Ikastolako pastoral taldea laikoz osaturik dago(prestakuntza anitzekoak). Pastoraltza lana, hainbat deiera-hezieratako lagunek osotzen dabe (pastoral bokaziokoak, apaizak, seminaristak eta laikoak).

Fede ospakizun-eremuan dogun eskaintzaren barri emoteaz gain (otoitzak,hitzaren liturgiak eta eukaristiak) fedea eta konpromisoaren inguruko esperientzien barri be emon genduzan (parrokia taldeak, giza-jantokiak,bidezko merkataritza…) Bai talde- parte hartzeetan bai komunean jartzeko parte hartzeetan, ideiak mahaigaineratzean, Hezkuntza Pastoraltzaren lehentasunak ezinbesteko izan behar dauala azpimarratu genduan.Gu geu, Elizaren etorkizuneko ardatza dalakoan gagoz, beraz, besteak beste ondorengo argudioak gailendu gura izan genduzan:

1. Gaur egun, eta gure garaiko ezaugarri eta ikur da, parroquia- erreferentzia eskasa. Honi, familia bizitzan fede esperientzia urria dala gehitzen badeutsogu, ikastetxea izango da dimentsio erlijiosoa, Nazareteko Jesusen Mezua, ezagutzeko aukera bakarra.

2. Etorkizunari begira Hezkuntza Pastoraltza lagungarria da gaurko gazteak eta familiak balore ebanjelikoetan hezitzeko eta , ospakizun eta konpromiso esperientziak ezagutu eta honeetan parte hartzeko. Nahiz eta Jainkoa baztertu gurean ibili, aurrerantzean kristauen presentzia bizitza publikoan indartu egin behar dogu, kristau fedearen presentzia ezin da indarrez ezarritako arlo pribatuan bakarrik mugatu.

3. Gure gazteak maitasunaren pedagogian, maitasun balore ebanjelikoan eta gorengo karisma nagusian heziak izanik, osoko heziketa ezeze, agape zein dohaintzan oinarritutako etika- jardunbidea be bereganatuko dabe.

Kongresu honetan parte hartzeak beste pastoraltza esperientzien barri izateko aukera emon deusku, aldi berean, dagozan beste eliza sentsibilitate batzuk ezagutu doguzalarik. Honekin guztiarekin, esango dogu Ebanjelioaren indar eta ahulen sendotasunean gure konfiantza areagotu egin dogula.

Begoñazpi ikastolatik webgunetik hartutako barria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina