2011/11/16

Bidezko Merkataritzaren Bilboko IX. astea

Zer da BIDEZKO MERKATARITZA?


Ohiko merkataritzaren ALTERNATIBA bat da, Hegoaldeko produktuak Iparraldeko merkatuetara eraman nahi dituena, pertsonak eta ingurumena ERRESPETATUZ, bitartekariak kenduz eta trukerako BIDEZKO harremanak SUSTATUZ, ez dohaintzazko harremanak soilik.


Bidezko Merkataritzaren irizpideak:

Soldata eta lan-baldintza duinak
Epe luzerako harreman komertziala
Prezioaren zati bat aurretiaz ordaintzea
Ekoizleen elkarteek euren etekinen zati bat herrialdeen oinarrizko premietarako uzten dituzte
Umeen lan-esplotaziorik eza
Gizonezkoen eta andrazkoen arteko berdintasuna
Partaidetza-bidezko funtzionamendua
Errespetua ingurumenari
Kalitatezko produktuak

Bidezko Merkataritzaren Bilboko IX. astea


Egitaraua

Tokia: Areatza


Data: Azaroaren 17an, 18an, 19an eta 20an
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Domeka: 11:00-15:00.


Eguena 17

12:00. Hasiera: Kaleko antzerkia. Plataforma Tirante

Gizarte hau kontsumoaren gizartearen legeek sortutako eta kapitalak diktatutako zenbait premiatan oinarritutakoa dela modu zuzenean adieraztean datza ikuskizunaren kontzeptua. Premia horiek euren mende harrapatzen gaituzte kontsumitzaileok oharkabean eta une horretatik aurrera ez digute ardura beste pertsona batzuei eragiten dizkieten arazoek. Garrantzia duen bakarra zoriona lortzeko beharrezkotzat jotzen dugun dosia lortzea da.

19:00. MCCH (Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos) fundazioaren hitzaldia, Quito, Ekuador. Fundazio honek gizakiaren garapen integralerako duintasunezko eta zuzentasunezko baldintzak sustatzen ditu.


Barikua 18

18:30. Birziklatzeko tailerra. Esne-kaxak zorroak egiteko erabiltzea.

19:00. Guatemalako UPAVIM (Unidas para Vivir Mejor) erakundeko Tirsa Lópezen hitzaldia. Bidezko Merkataritzako eskulangintza.

20:00. Saharar Diaspora Bizkaian Elkarteko Musika Taldea.


Zapatua 19

12:00 – 14:00. Birziklatzeko tailerra. Esne-kaxak zorroak egiteko erabiltzea.

12:00 – 14:00 Bidezko Merkataritzako kafea dastatzea.

19:00. Antzerki elkarreragilea. “Boluntarioak eta Bidezko Merkataritza”. Mobiolak Proiektu Kultural eta Sozialak


Domeka 20

12:00. Zelan prestatzen den Bidezko Merkataritzako kafea on bat.

13:00. Concierto & Tango Show. Buenos Aires 4 Tango. Zuzeneko musikaz eta dantzaz osatutako ikuskizuna, ikusleak Buenos Aires eta Río de la Platako kulturara eta musikara eroango dituena.

1 iruzkin: