2012/02/17

Bake eta adiskidetzearen aldeko otoitzaldia

Otsailaren 25ean, zapatuz, Bake eta Adiskidetzearen aldeko otoitzaldia ospatuko da Euskal Herriko hiru elizbarrutietan. Gasteizen, ekitaldi hau arratsaldeko 18,00etan izango da San Migel parrokian; Donostian, eguerdiko 12,00etan, Iesu parrokian eta Bilboko Elizbarrutian, arratsaldeko 17,00etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Deialdi hau dala-ta, on Mario Izeta Bilboko Gotzainak ondoren hitzez hitz jasoten dogun mezua idatzi deutso Elizbarrutiari:

Anai-arreba maiteok:

Bilbao, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiek eta euren artzainek luzaroan eta sakontasunez esku hartu dabe Jaungoikoaren doea dan bakearen aldeko jardunean. Horretarako, besteak beste, eten barik egini zan da otoitz, bakarka zein alkartean. Otoitz horren ondorena be bada gaur egungo egoera hau.

Bake-itxaropenak sendotzeaz batera, adiskidetzea eginkizun neketsu, beharrezko eta pozgarri lez agertzen jaku. San Pauloren berbak gogoratuko doguz: “Baina guzti hau Jaungoikoagandik dator, Kristoren bidez bere adiskide egin eta adiskidetasuna lanbidez emon deusku-ta” (2 Kor 5, 18).

Jaungoikoagaz eta gure artean adiskidetzeko aldia dan Garizumari ekiteko, otsailaren 25ean, zapatuz, otoitzaldia ospatuko dogu gure hiru elizbarrutietan, “Busca la paz y corre tras ella” (Sal 33, 15), “Zorionekoak bakegileak” (Mt 5, 9) goiburupean. Bilboko elizbarrutian, arratsaldeko 5,00etan izango da, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Bihotzez dei egiten deutsuet parrokia, alkarte eta familioi, otoitzaldira etorri zaitezen. Jaungoikoak bihotz barria emon deigula, adiskidetzearen alde jarduteko. Bakea beti zuekin!

Adeitasunez,
+ Mario Izeta Gabikagogeaskoa
Bilboko Gotzaina

 

1 iruzkin: