2012/02/09

Begoñazpi laikoen Europar Kongresuan




Begoñazpi elizbarrutiko ikastolak Florencian ospatu zan Laikoen Europar Kongresuan parte hartu eban, Areatzako Sakramentu Guztiz Santua alkarteko kide dan aita Pedro C. Núñezek beren-beregi konbidatuta. Jose Ignacio Ortuzar irakasleak parte hartu eban urtarrilaren amaieran ospatu zan topaketan.

Ortuzarren esanetan, “krisi antropologikoari lotutako” krisi ekonomikoa izan zan Kongresuko gai nagusia.

Begoñazpi ikatolak hezkuntza arloan daukan pastoral esperientziaren barri emon eban topaketan, “transzendentzian hezi” goiburupean. Jose Ignaciok esandakoaren arabera, taldekako jardun eta bateratze lanean, “geroari begira, gure elizearentzat funtsezko giltza” dan hezkuntza pastoral sendoa nahitaezkoa dala nabarmendu zan.

Irakaslearen esanetan, kongresuan parte hartzea “guztiz positiboa” eta garrantzitsua izan da, “beste pastoral esperientzia eta eliz sentsibilitate batzuk ezagutzeko” aukerea izan dabelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina