2012/02/03

San Blas, eztulak blast!

Ohitura zaharretan jasoten dan lez, San Blas egunean bedeinkatutako kordelak erre egiten dira aitagure bat errezatzen dan bitartean, saman bederatzi egunez eroan ostean. Guzti hau zuzen beteten bada, San Blasek eroalearen eztarria urte osoan zainduko dau. Gaur, makina bat lagun hurreratuko da Bilboko San Nikolas elizan dagoan santuaren irudira. Gotzaina buru izango da Abadiñoko San Trokaz Martiria parrokian goizeko 11,00etan ospatuko dan eukaristian.


-------------------------------------------------------------------
Elizeak San Blas gotzain eta martiriaren eguna ospatzen dau gaur. Egun osoan zehar, Bilbon zein Abadiñon, bedeinkapenak egingo dira ospakizun desbardinetan. Durangaldeko herrian, goizeko 9,00etan ospatuko da lehen eukaristia. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, 11,00etan izango da. Arratsaldez, ospakizun bakarra egongo da 18,00etan.

Bilboko San Nikolas elizan hogei minutuz behin egingo dira bedeinkapen-ospakizunak, eliza barruan, goizeko zortzietatik aurrera. Eukaristiak, 8,00etan, 9,00etan eta 20,30etan ospatuko dira. Luis Alberto Loyo Alde Zaharreko Pastoral Barrutiko arduradun eta Katedraleko parrokoak dinoskunez, aurton batzen dan dirua “Caritasi emongo jako eta parrokiako gastu batzuei aurre egiteko erabiliko da”.

“San Blasak begietan” liburua

Gerediaga alkarteak San Blas eguneko azokako 130 irudi eta horren inguruko erritual batzuk jasoten dituan liburua argitaratu dau. Liburuan, ospakizun honen urtetako historia islatzen daben datuak batu dabez. Esate baterako, dagoeneko 1641. urtean, Abadiñon San Blasen irudia gurtzen ebela kontatzen da. San Trokaz elizan, santuari eskainitako irudi originala dago eta, bere ezaugarrien arabera, sasoi horretakoa dala emoten dau.

bizkeliza.org  webgunetik hartuta


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina