2011/09/30

Bibliako kanona (Wikipediarako idatzitako artikulua)

1.- Zer da Bibliaren Kanona?


Bibliako kanona Biblia osatzen duten liburuen zerrenda ofiziala da.


 2.- Zer dira liburu "Protokanonikoak", "Deuterokanonikoak" eta "Apokrifoak"?
Protokanonikoak: inoiz ez da ipini zalantzetan euren kanonizidadea.

Deuterokanonikoak: inoiz egon dira zalantzak, baina azkenik Elizak Kanonean sartu ditu. Protestanteek ez.

Itun Zaharrean: grekoz idatzitako liburuak: Tobias, Judit, 1 eta 2 Makabearrak, Baruk, Sirazida, Jakituria eta Ester Liburuaren zati batzuk(Est 10,4-16,24) Eta Daniel liburuaren beste batzuk (Dn 3,24-90; 13-14).

Itun Barrian: Hebertarrak, Santiago, Judas, 2 Pedro, 2 y 3 Juan, Apokalipsia, y Mk 16,9-20 eta Jn 7,53-8,11.

Apokrifoak: Liburu hauen kanozidadea zalantzetan egon da batzuetan, eta azkenean ez dira Biblian sartu.

3.- Noiz sortu zen Eliza Katolikoaren Kanona?

Itun zaharreko kanona Hiponako Kontzilioan (393) eta Kartagoko Kontzilioetan (397 eta 419)zehaztu zen, liburu deuterokanonikoak onartzen.

Itun Barriko kanona "kanon muratoriano"ri esker (Erroman, 180) hasi zan zehazten. Hiponako kontziliotik aurrera ez du aldaketarik edukiko.

4.- Zeintzuk dira kanonaren irizpideak Itun Berriko Kanonean sartzeko?
Elizaren tradizioa eta erabilera, hau da, apostoluengandik etortzea, ortodoxoak izatea (doktrina zuzena transmititzea) eta katolizidadea, hau da kristau elkarte gehienek erabiltzea.

3 iruzkin: