2012/12/17
2012/12/11
Begoñazpi Ikastolako abendualdiko meza domekan
Domekan, abenduak 16, senide eta lagun arteko meza ospatu eta gozatuko dogu. GONBIDATUTA
ZAGOZ!
Jaiotzen txapelketara aurkeztutako lanak ikusi ahal izango dozuez, baita Merkatu txikia be (eguraldiaren arabera).
Ostean, lunch baten inguruan
alkartuko gara.
BIDEZKO MERKATARITZA SALTOKIA
Domekan, mezaren ostean, bidezko merkataritzako produktuen saltoki txiki bat jarriko dogu. Astelehen eta martitzenean be, saltokia DBH erainkineko sarreran izango dogu zabalik, goizeko jolas- orduan eta 14:00etatik 15:00etara. Batxilergoko ekonomia-enpresako ikasleek antolatuta, eta KIDENDAREN laguntzaz, proiektu honek gaur egungo kontsumismoaren gehiegikeriez eta lansari duien beharraz kontzientziatzea dau helburu.
Zuon laguntza eta partaidetza eskertzen deutsuegu.
2012/12/08
OLENTZARO ETA MARIJESIAK
Jesus Garitaonandia |
Abenduaren 25an ospatzen dogu kristauok Jesusen jaiotza, baina ez Jesus
egun horretan jaio zalako (Ebanjelioek ez deuskue data hori emoten), kristauak
jentilen aldiko jai bat kristautu ebelako baino.
Ekainaren 25an urteko egunik luzeenak eta abenduaren 25an egunik laburrenak
izaten dira. Honexek dira udako eta neguko urteburuak (solstizioak) eta
urteburu honetan jaiak ospatzen ziran jentil herrietan. Gure artean, neguko
urteburuetan “egubarriaren jaiak”
ospatzen ziran eguna luzatzen hazten zalako. Baita erromatarrak ere “eguzki barriaren” izenean jaiak
ospatzen zituen. Kristauak “eguzki
barriaren” jaia kristautu eben, egun horretan Jesukristoren jaiotza
ezarririk, hain zuzen, guri eta munduari argia eta bizia emoten deuskun
benetako Eguzkia Jesukristo gure Jauna dalako.
Nafarroako Lesaka eta inguruko herri batzuetan, baita Gipuzkoako beste
herritxo batzuetan ere, ukatu ezinezkoa da Olentzaroren mitoa oso-osoan sartzen
zala neguko urteburuetako jaietan. Hau da, naturaren, pertsonaren eta
eguzkiaren berbizkundean. Hori dala-eta, kalerik-kale erabilten dan
Olentzaroren irudia, agure zahar, mozkor, tripazai eta arlotearena, urte
zaharraren irudia da. Irudi hori erre egingo da “aldi barri” eta bizitza barri
baten sartzeko (J.M. Satrustegi).
Neguko urteburuetako mito barregarria ere kristautu egin zan eta kristau
izena jarri jakon: Olentzaro. Erdi Arotik datorren ohitura bati jarraituz,
abenduaren 17tik 23arte Elizak “antifona nagusiak” abesten deutsoz Jesukristori.
Antifonak, barriz, O letrarekin hazten dira: O Oriens (O Eguzki), O Rex (O
Errege), O Emmanuel (O Jauna gurekin). Hortik dator gazteleraz esaten dan
debozinoa: Nuestra Señora de la O. Baita Frantzia aldean ere
“les O de Noël” edo “les oleries” esaten deutse, hau da, O letrarekin hazten
diran antifonen aldia. Euskaraz “Olen-aroa”, “Olentzaroa” (Caro Baroja).
2012/12/07
Bihar ospatuko da Seminarioaren eguna
Bihar, Sortze Garbiaren eguna da eta, abenduaren 8an, urtero lez,
gure Elizbarrutiak Seminarioaren eguna ospatuko dau. “Izan fede! Bizia
emongo deutsut” goiburupean, Bizkaiko eliza guztietan batzen dan dirua
bokazino pastoraltzarako izango da.
Seminario eguna dala-eta, on Mario Izeta gotzainak gutuna idatzi dau, aurtengo jardunaldia Fedearen Urtean ospatzen dala gogoratuz. “Ebanjelizazino barriaren eragilea –dino gotzainak bere idazkian- bat bakarra izan daiteke: Jesukristo. Kristinau bokazino guztiak, azken batean, Jaungoikoaren eta anai-arreben aldeko zerbitzuan islatzen dan maitasun hori bizitzea dira”.
Hiru abade barri
Aurton Elizbarrutiak hiru abade barri daukaz. Joan dan ekainaren 24an, Oscar, Jovaisa eta Ignaciok heziketa ibilbidea amaitu eben eta abade egin ziran. Orain, abade ministerioa gauzatzen dihardue Santurtzin, San Adrian-Miribilla eta Leioan, hurrenez hurren.
Seminario eguna dala-eta, on Mario Izeta gotzainak gutuna idatzi dau, aurtengo jardunaldia Fedearen Urtean ospatzen dala gogoratuz. “Ebanjelizazino barriaren eragilea –dino gotzainak bere idazkian- bat bakarra izan daiteke: Jesukristo. Kristinau bokazino guztiak, azken batean, Jaungoikoaren eta anai-arreben aldeko zerbitzuan islatzen dan maitasun hori bizitzea dira”.
Hiru abade barri
Aurton Elizbarrutiak hiru abade barri daukaz. Joan dan ekainaren 24an, Oscar, Jovaisa eta Ignaciok heziketa ibilbidea amaitu eben eta abade egin ziran. Orain, abade ministerioa gauzatzen dihardue Santurtzin, San Adrian-Miribilla eta Leioan, hurrenez hurren.
2012/12/02
2012/11/14
Begoñazpi ikastolako ikasleak IDTP-en
Javier Oñate eta Miguel Viguri Begoñazpiko ikasleekin |
Gaur , azaroaren 13an, Begoñazpi
ikastolako batxiler lehenengo mailako ikasleak Elizbarrutiko Teologia eta
Pastoraltza Institutuan egon dira. Miguel Ramón Vigurik zientzia, filosofia eta
teologiaren arteko loturak irakatsi deuskuz. Unibertsoaren handitasuna eta
edertasuna ikusita ezinezkoa da betiereko galderak ez egitea: nondik datorren
guzti hau. Zientziak erantzunak topatzen dauazan bakoitzean hamaika galdera
barri sortzen dira. Zientziak pentsatzea eskatzen dau, eta filosofiagaz
zerikusi handia dauka. Beste alde batetik, teologiak eta fedeak antzeko
galderak egiten dabez. Argi eta garbi, zientzia eta erlijioa ez dira etsaiak,
osogarriak baino. Gizakia betidanik galderak eginez unibertsoa eta bizitza
hobetu ulertzen saiatu da. Baina nondik topatu daikegu betiereko erantzuna?
2012/11/09
Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012
Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012, gaztetxo eta gazteen eta Gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Elizbarrutiko 150 bat gaztek hartuko dabe parte eta ekitaldi ugari eukiko dabez astegoinean zehar Josefinoen ikastetxean. Domekan, ordubatetan hasiko dan mezeagaz emongo jako amaierea aurtengo alkartze ekitaldiari.
Ekitaldi desbardinak
2008-2009 ekiturtean jarri zan martxan jarduera hau eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak alkarregaz eta gotzainagaz egotea ahalbideratu gura dau, “esperientziak, bizipenak, kezkak,… batera jarteko euren fede hazkunderako ibilbide honetan”, antolatzaileek azaltzen dabenez.
Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA asteburu ibiltari lez ospatu izan da kurso amaieran. Aurton, pastoral errealidade desbardinetan egin izan diran ebaluazioen bitartez egindako iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketaren antolaketaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak eta Hezkuntzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak gauza batzuk, batez be, egiteko sasoia eta formatua, aldatzea erabagi dabe.
GAZTELIZA 2012 gaur, ilunabarrean, hasiko da eta domekan, azaroak 11, amaituko da bazkalostean. Topaketa Josefinoek Urduñan daukien ikastetxean ospatuko da. Honeek dira jasotzaile nagusiak: parrokietako taldeetako, sendotza-kristinau sarbideko taldeetako, aisialdiko taldeetako, mobimentuetako, ikastetxeetako,… 16 eta 30 urte bitarteko (DBHko 4. Kursotik aurrera) gaztetxo eta gazteak eta, nahiz eta talde jakin batean egon ez, esperientzia hau bizitzeko prest dagoan edozein gaztetxo edo gazte.
Bizkelizatik hartuta
2012/10/30
Domu Santu eta Hildakoen Eguna


2012/10/18
Munduan, fedearen misiolari
Misinoen Munduko aurtengo jardunaldiak, Misinoetarako ordezkariaren esanetan, “aparteko esangurea dauka, besteak beste, Vatikanoko II. Kontzilioaren hasieraren 50. urteurrena eta Fedearen Urtearen hasiera ospatzen diralako”
Misinoetarako ordezkaritzak lagungarri batzuk egin ditu, domekaz ospatzen dan jardunaldiaren inguruan, jentea motibatzeko eta ospakizunak prestatzeko.
Beste alde batetik, ordezkaritzak aurreko urteari jagokozan kontuen laburpena argitaratu dau, Domund egunean, Sorterriko bokazinoen egunean eta Ume misiolarien egunean batu zan diru-kopuruaren barri emonez; guztira, 389 mila euro baino gehiago izan ziran.
Bizkelizatik hartuta eta moldatuta
2012/10/17
"Mondragon miraria" eta Aita Arizmendiarrietaren kanozizazio prozesua
Aita Jose Maria Arizmendiarrieta Markinarraren dohatsu autortzea aldarrikatzen dauan batzordeak Ebanjelizazino barriari buruzko Sinodoan parte hartzen diharduen bederatzi gotzain eta auditore batuko ditu gaur. Ekitaldian, besteak beste, “Justizia eta Bakea” Aita Santuaren Batzordeko kardinal presidenteak, On Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak eta Juan Manuel Sinde kausa aldarrikatzen dauan batzordeko eta ekonomia gaietarako Bilboko Elizbarrutiko batzordeko kideak parte hartuko dabe.
![]() |
Aita Arizmendiarrieta |
Gasteizko Seminarioan ikasi eban eta Arrasateko JOC eta Ekintza Katolikoa mobimentuetako gazteen osoko heziketaren alde eginez, Elizaren doktrina sozialaren printzipioetan oinarritutako enpresa ereduaren sorrera bultzatu eban eurakaz batera. Azken batean, hauxe zan suspertu gura ebana: “langilearen duintasuna eta bere erantzukizuna eta partaidetza; lanari lehentasuna emon kapitalaren gainetik eta guztion ongizatea nabarmendu, bakarkako probetxuaren aurretik”.
2006.eko martxoaren 21ean emon jakon hasierea kanonizazio prozesuari Donostiako elizbarrutian. 2009. urtetik aurrera, kausa ‘Positio’ lez ezagutzen dana, hau da, hautagaiaren santutasun tesia proposatzen eta argumentatzen dauan agiri luzea, amaitzen dihardu.
Bizkeliza webgunetik hartuta eta moldatuta
2012/10/10
Jose Antonio Agirre Lehendakaria eta Begoñako Santutegia
Jesus Garitaonandia |
Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehenengo Lehendakaria pertsona lez, kristau lez eta politikari lez gizon miresgarria izan zan. Baina badakit gure Lehendakariaren kualitate eta birtuteak azaltzeko ni baino pertsona
trebeagoak izango dirana.
Horregaitik artikulu labur honetan nik bere kristau bizitza aurkeztuko dot;
baita Begoñako elizearekin izan zituan harreman batzuk ere.
Kristau familia baten jaio zan. Bera hamar seme-alaben
artean zaharrena. Batxilerreko ikasketak Urduñako Jesuiten ikastetxean egin
zituan. Gero Deustuko Unibertsitatera pasatu zan eta 21 urtekin amaitu zituan
Zuzenbide Zibileko Ikasketak bikaintasunik haundienarekin.

2012/09/24
Gaur emongo jako hasierea pastoral ekiturteari
Jarduera Orokorrak 2012-2013 |
Pastoral ekiturte honetan gertaera bat baino gehiago nabarmenduko dira: alde batetik, Vatikanoko II. Kontzilioaren hasierearen 50. urteurrena ospatuko da eta, honen haritik, Benedikto XVI.a Aita Santuak deitu dauan Fedearen Urtea. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren azpimarrari jagokonez, Kontzilioak nabarmendu ebazan misinoa, alkarrizketa eta zabalkundea jasoko ditu, gure lekuko Elizearen misiolari jardueran arreta jarriz. "Munduarentzat Argia" izango da aurtongo goiburua eta smoa: "Nork bere egin, urten eta aurkeztu" izango da.
Maiatzaren 17an, Elizbarrutiko Zeinua
2013.eko maiatzaren 17an, Mendekoste aurreko barikuz, kurso honetako Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua egingo da.
Elizbarrutiko egutegian badago beste egun aitagarri bat be: urriaren 11n, eguenez, Begoñako Amaren egunez, Vatikanoko II. Kontzilioaren urteurrena dala-ta, Fedearen Urtearen hasierea ospatuko da, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
2012/09/14
Deituak programaren aurkezpena
Joan dan martitzenean, irailak 11, Begoñazpi Ikastolako kaperan, DEITUAK
proiektuaren aurkezpena egin genduan.
Aurkezpenean izan ginanon hitzak gogoratuz, aipatuko dogu Joseinazek, samariar onaren parabolari jarrraituz, bizitza betea izateko hurkoa maite beharko dogula eta honi laguntzen deutsona izango dala erlijio ikasgaieko lehen edo onena adierazi euskun, ez Jainkoaren legea buruz dakiena.
Zuzendaria dogun, Nerea Begoñak proiektu barri honen garrantzia azpimarratu eban, DBH 4. mailako ZIRIKIÑA proiektuaren arrakastaren ostean, aukera honen abantailak nabarmenduz.
Baina, " Zer egingo dogu? Zelan? Noiz? Noren laguntza eta Nori
laguntzeko?..." ikasleen buruak martxan jarri eta zalantzaz bete ziran,
hausnarketarako bidean jarriz.
2012-2013 ikasturte honetan aurrera eroango dogun egitasmo honen bidez,
Ikastolako Batxilergoko 1.mailako ikasle guztiek Erlijioa, Eliztartasuna eta
Hiritartasuna modu aktiboan, hau da, jardunean landuko dabe.
Aurkezpenean izan ginanon hitzak gogoratuz, aipatuko dogu Joseinazek, samariar onaren parabolari jarrraituz, bizitza betea izateko hurkoa maite beharko dogula eta honi laguntzen deutsona izango dala erlijio ikasgaieko lehen edo onena adierazi euskun, ez Jainkoaren legea buruz dakiena.
Zuzendaria dogun, Nerea Begoñak proiektu barri honen garrantzia azpimarratu eban, DBH 4. mailako ZIRIKIÑA proiektuaren arrakastaren ostean, aukera honen abantailak nabarmenduz.
Bertan izan ziran Merkatek, Emiliok eta Aritzek proiektuaren barri
emon eben, hau guztiau metodologia barriagaz bat eginik jorratuko dala
adieraziz.
DEITUAK proiektua, gure ustez, oparia baino zeozer gehiago izango da.
Beraz, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, bidelagun izanik, gogoz ekingo
deutsogu.
Gogoratu honen barri DEITUAK blogean batuko dogula.
Aldez aurretik, eskerrik asko guztioi !!!
2012/09/13
2012/09/12
2012/09/11
GAZTELIZA 2012 azaroan ospatuko da
2012-13 kursoko lehen hiruhilekoan ospatuko da GAZTELIZA, gaztetxo eta gazteen eta gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Josefinoen Ikastetxean, Orduñan, izango da topaketea.
Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA ‘asteburu ibiltaria’ izan da eta kurso amaieran ospatu izan da. Oraingoan, eta egin izan diran ebaluazio desbardinetan pastoral errealidade desbardinek aurkeztu dabezan iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketa antolatzeaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak zein Hezkuntzarako Elizbarruitko Ordezkaritzak gauza batzuk aldatzea erabagi dabe, datak eta formatua batez be.
Honeexek dira, orain arte antolatzaileek jakitera emon dabezan zehaztasunak: GAZTELIZA 2012 azaroaren 9tik 11ra ospatuko da; azaroaren 9an batuko dira, iluntzean eta azaroaren 11n, bazkalostean amaituko da topaketa. Orduñako Josefinoen ikastetxean egingo da. "Gau biak bertan igaroko doguz", dinoe antolatzaileek, beraz, aurton ez da ibiltaria izango. Jasotzaile nagusiak ondorengoak dira: parrokietako taldeetako –sendotza, kristinau sarbidea-, aisialdiko taldeetako, mobimenduetako, ikastetxeetako hamasei eta hogeta hamar urte bitarteko gaztetxo eta gazteak (DBHko 4. mailatik gora) eta nahiz eta talde jakin bati lotuta ez egon, esperientzia hau bizitzeko prest dagozanak.
Egitarauaren barruan txangoren bat egingo da gazteek eta "otoitzaldiak, taldeko gogoetak, tailerrak eta azken Eukaristia egongo dira", dinoe. Adinen arabera, jarduera desbardinak izango dira.
Zalantzaren bat argitzeko edo beste informazinoren bat jasoteko, Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzara jo telefonoz edo posta elektronikoz: 944795625 / sdj4@barria.net
2012/09/10
Ikasturte barri on !!!
Gaur 2012-2013ko
ikasturtea hasi da. Ilusioz beterik, beldurrak eta logurea albo batera itzita, lehenengo
eguna bete egin dogu. Ziur nago danon esfortzuagaz, ikasturte hau oso ona izango
dala.
Gaurko otoitzean
gogoratu dogunez, gure zoriontasuna, neurri batean, besteen eskuetan dago;
eta besteen zoriontasuna geurean. Jainkoari laguntza eskatu deutsagu
benetan ikasturte hau ona izan daiala. Baina ez ahaztu nire zoriontasuna, neurri
batean, zure eskuetan dagoala; eta ni saiatuko naz ez ahazten, zeurea nirean
dagoala.
Proiektu barri
asko partekatuko doguz aurten. Lasai egon, apurka apurka blog honetan be
agertzen joango dira. Ia danon artean, eta Jainkoaren laguntzagaz, ikasturte eder
bat egiten dogun.
2012/07/20
Begoñako Andra Mari, Bizkaiko Zaindari
Jesus Garitaonandia |
Elizarik garrantzitsuena, ba, katedrala dogu, baina
Bizkai guztian, erakarpen haundiena daukan eliza, Begoñako eliza da. Bizkaitar
guztiak, antzinatik, izugarrizko txera eta debozinoa izan deutsoe Begoñako
Amabirjinari. Bizkaitarren debozio hau dala eta, Gernikako Arbola azpian batutako
Batzarre Nagusiek, 1735ko ekainaren 18an, Begoñako Andra Maria Bizkaiko
Jaurerriko zaindari izendatu eben.
Debozio hau dala eta, aipatzekoak dira, historian zehar,
Amabirjinaren irudiaren jaitsierak Bilboko urira egoera larrietan, adibidez,
uholdeetan, suteetan, izurriteetan eta bilbotarren estualdietan, bere laguntza
eskatuz. Era berean, gogoratzekoa da, 1949. urtean, Amabirjinaren irudiaren
kopia bategaz Bizkai guztian zehar egindako ibilaldia. Harritzekoa izan zan
Bizkaiko herri guztiak egin eutsoen harrera goragarria.

Begoñako Amaren jai berezia urriaren 11an ospatzen da.
Gehienetan asteguna izaten da, hala ere, Begoñako Penitentzi Anaidiaren
ahaleginei esker, azken urteotan, izugarrizko jendetza etortzen da Begoñara,
egun honetan, Amabirjinari otoitz egitera.
Bada beste aldi bat Begoñara jende asko etortzen dana:
maiatza. Maiatza beti izan dogu Amabirjinari eskainitako hila eta jende
askorentzako arrazoi polita izaten da Amabirjinari ikustalditxo bat egiteko.
Horrez gainera, Bilboko eta inguruetako ikastola eta kolegioetako ume, gaztetxo
eta gazteak etortzen dira euren lore-eskaintzak, Jainko Hitzaren liturgiak edo
Eukaristiak ospatzera Amabirjinaren oinetan. Honela, Amabirjinaganako debozioa
sortzen da eurakan. Azken
urteotan asko ugaritu dira beste bizitatzaile barri batzuk: Santixauren Bidea
egiten diharduenak, “Itsasaldeko Bidea” esaten dana. Larrabetzuko Goikoelexeatik, Lezamatik,
Zamudiotik, Zamudiotarren Galtzadatik Begoñara etortzen dira eta hemendik
Bilboko Santixauren elizara bialtzen doguz.
Edozelan ere, zorionean, Begoñako elizan beti dago jendea. Asko ala gitxi,
baina beti dago jendea, otoitz egiten, gogoeta egiten, limosna emoten, kandelak
biztuten, koadroak eta irudiak ikusten, musika entzunez bakez egoten, atseden
pixka bat hartzen Begoñako Amaren oinetan. Hori gauza ona da. Santutegi guztiak
euren kutsua dauke bakea eta atsedena aurkitzeko. Baita gure elizak ere.
Begoñara datozen guztiak ondo ere ondo hartzen ditugu eta ondo esaten
deutsegu hurrengoan ere etorri daitezen. Horrez gainera ahaleginak egiten ditut
Santutegi honetatik inor esku-hutsik joan ez daiten, eta hola esaten deutset:
Begiratu Amabirjinari. Begiratu egiozue ondo. Esan daiteke holan berba
egiten deuskula: Hemen ipini nozue eliza honetako protagonista banintz lez,
baina ni ez naz hemengo protagonista. Hemen egiazko protagonista neure belaunen
gainean daukadan Haurtxo hau da: Jesus. Berau da gure Salbatzailea. Berau da
gure bidea, egia eta bizitza. Hurbildu zaiteze Beragana eta jarraitu egiozue.
Horixe da kristau izatea, Jesusi jarraitzea.
Amabirjinaren bitartekotasun hau oso ona da Jesusengana hurreratzeko,
horregatik abesten deutsagu Amabirjinari abesti hau:
Ama maite Maria, egiguzu lagun
Zure bitartez Jesus ikusi dagigun.
Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus
Begoñako Santutegiko Erretorea
2012/06/28
2.000 neska-mutil eta 300 monitore eskaut kanpamentuetan
Uda atarian dogula, Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimentuko 27 taldeak dana prestatzen dihardue, azken orduko ezustekorik egon ez daiten. Beste urte batzuetan lez, 2.000 neska-mutil inguruk inguru naturalean ospatuko diran kanpamentuetan parte hartuko dau, esperientzia hau eurekin batera biziko daben 300 monitoreen laguntzagaz.
Nafarroan, Burgosen, Araban eta Kantabrian antolatu dabez kanpamentuak taldeentzat eta gehienak uztailaren 1.go eta 2. hamabostaldian izango dira, bat edo beste abuztuan ospatuko bada be. Guztira, 25 kanpamentu inguru antolatu dira. Urtean zehar eskaut taldeetan dabilzan 8 eta 18 urte bitarteko mutiko eta neskatoak izango dira bertan, “jarduerez betetako kursoari amaiera bikaina emon nahirik”, azpimarratu dabe EEBko arduradunek. Kanpamentu finkoak egongo dira, kanpamentu ibiltariak, ibilbideak, lan kanpamentuak,... benetan, aukera zabala.
Gure helburu nagusienetakoa, eguneroko jarduerekin alderatuz esperientzia desbardina eskaintzea da, beste batzuekin batera, soiltasunez, funtsezkoa baloratuz bizitzen ikasiz, “gure estiloa, Jesusen estiloa gauzatuz eta alkarbanatutako une bakotxaz gozatuz”, azaltzen deuskue. “Azken urteetan, gero eta talde gehiagok eskaintzen dau bere indarra udari begira eta, holan, kanpamentu bateratuak egiten dira, euron arrakasta ziurtatuz, izan be, alkarregaz jardunez, kanpamentuen kudeaketa eta garapena errazteaz gainera, sarean lan egitea suspertzen da eta nortasuna sendotzen. Eta hau, guretzat, guztiz garrantzitsua da”.
Inguru desbardinetan adar batzuekin sarean lan egitearen ondorioz, mobimentutik azaltzen deuskuenez, aurton baterako kanpamentu ibiltariak eta jarduerak garatuko dabez leku desbardinetan: Picos de Europa, Liebana, Santiago Bidea, Asis... dira aukeratutako lekuetako batzuk. “Trebeak adarreko gure neska-mutikoek, gehien bat, Bilbo Erdia taldeak Arredondon (Kantabria) egingo dauan lan kanpamentuan eta Herri Aldea taldeak Beloradon (Burgos) antolatuko dauanean parte hartuko dabe”.
Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta

Inguru desbardinetan adar batzuekin sarean lan egitearen ondorioz, mobimentutik azaltzen deuskuenez, aurton baterako kanpamentu ibiltariak eta jarduerak garatuko dabez leku desbardinetan: Picos de Europa, Liebana, Santiago Bidea, Asis... dira aukeratutako lekuetako batzuk. “Trebeak adarreko gure neska-mutikoek, gehien bat, Bilbo Erdia taldeak Arredondon (Kantabria) egingo dauan lan kanpamentuan eta Herri Aldea taldeak Beloradon (Burgos) antolatuko dauanean parte hartuko dabe”.
Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta
2012/06/26
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (I.B.I.) Dala-ta
Jesus Garitaonandia |
Krisialdi hau ekonomikoa dala esaten dogu, baina
krisialdi hau, aspalditik bizi dogun giza baloreen krisiaren ondorengoa da.
Izan ere, pertsonaren balioa, pertsonaren izatetik
barik, pertsona horrek dituan
ondasunetatik neurtzen dogu. Hori dela
eta,diru zalekeriak, zekenkeriak eta espekulazioak giza baloreak ahaztutzera
eroan gaitue: hau da, solidaritasuna, senitartekotasuna, besteekin humanoagoak
izatea eta gure gizarteko pobreenak aintzakotzat hartzea ahaztu ditugu.
2012/06/19
Bizkaiko Elizaren Gizarte Erakundeen Manifestua
Elizaren Gizarte Erakundeok 2012ko ekainaren 11n bildu ginen Bilbon, Urteroko II. Topaketan. Horren harira, gure oinarriei eta gizarte osoari jakinarazi nahi diegu egungo egoeraren aurrean daukagun jarrera. Manifestu honen bidez, errealitateaz egiten dugun irakurketa kritikoa azaldu nahi dugu. Irakurketa hori Bizkaiko beste gizarte-erakunde batzuekin sare eta plataformetan egiten dugun lanaren osagarria da.
Gizarte-ereduaren krisiaren aurrean…
1. "Ongizate Estatua", giza eskubideen garapena antolatzen duen eredua den heinean, Europara bakea ekarri zuen lorpen historikoa da, eta oinarrizko gaietan pertsona guztiei gutxieneko bizi-baldintzak bermatzen dizkien gizarte eredua. Hemen, gure inguruan, "Gizarte Zerbitzuen Sistemaren" eta "Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren" garapenak pertsonentzat oinarrizkoak diren prestazioak eta zerbitzuak emateko lege esparrua eta Administrazioaren erantzukizun-maila ezarri dute, bereziki egoerarik zailenetan dauden pertsonei dagokienez.
2012/06/18
Palenqueren aldeko jaialdia Begoñazpi Ikastolan
Era berean, irakasle talde batek be, gitarra lagun dauala, abesti bat abestu dau.
Ilusio handiagaz prestatutako jaialdia izan da, ikusleek ordaindu daben sarreraren dirua Palenquera bialtzeko izan da eta.
begonazpi.org
2012/06/13
Zerbitzu eta konpromisorako lan kanpamentuak

Datozan uztail eta abuztuan garatuko diran lan kapamentuak ondorengo gai honeetan oinarrituko dira: Lankidetza eta garapena (Euskalerriko Eskautak eta Elizbarrutietako Misinoak taldeek antolatuta); Belaunaldien arteko harremanak (Done Joan Bataiatzailearen Ospitalea); Gaixotasuna eta zahartzaroa (Osasun Pastoraltzak antolatuta) eta Kartzelan dagozanen mundua (Kartzela Pastoraltza-Bidesarik antolatuta).
Euslalerriko Eskautak – Elizbarrutietako Misinoak
Lankidetza eta garapenari buruz. 17 eta 19 urte bitarteko gazteentzat (Trebeak). Txanda bitan egingo da: uztailaren 11tik 21era eta 21etik 31ra, Urkiolako Santutegian (prezioa: 85 euro). Izena emotea (ekainaren 15a arte): mlgeskaut@gemail.com – Telefonoa: 669019257.
Belaunaldien arteko udalekuak - Portugaleteko Done Joan Bataiatzailearen Ospitalea
Belaundiern arteko hainbat lehiaketa (argazki...) eta tailerrak. 16-21 urteen arteko gazteentzat. Dohainik. Uztailaren 2tik 5era. Izena emoteko: koloniaintersanjuanbautista@gmail.com
Osasun Pastoraltza
Gaixotasuna eta zahartzaroa oinarritzat hartuta (20 urtetik gorako gazteentzat). Uztailaren 16tik 29ra garatuko da Bilboko Seminarioan (prezioa: 125 euro). Datorren martitzenez, ekainak 19, ekimen honen barri emoteko batzarra ospatuko da, 19,30etatik aurrera, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao). Izena emotea: psalud1@barria.net (ekainaren 30era arte). Barri gehiago: 697824059.
Kartzelan dagozan personekin (21 urtetik gorako gazteei zuzenduta). Ziortzako monasterioan garatuko da, uztailaren 31tik abuztuaren 7ra (prezioa: 150 euro). Izena emotea: myuste@bidesari.org (uztailaren 20ra arte). Barri gehiago, 94 4210917 telefonora deituz.
bizkeliza webgunetik hartuta eta moldatuta
2012/05/24
Babelgo Torrea
Jesus Garitaonandia |
Gutxi gara eta ez gara konpontzen. Ezin gara aitu alkarrekin; ezin ulertu
bata bestearekin. Horixe ikusten dogu munduari begiratuta; baita geure Euskal
Herriari begiratuta ere. Elkar ulertu
ezina, hauxe da pekatuaren ondorengo triste bat.
Berbea da pertsona gareanon ezaugarririk nabarmenetarikoa. Abereak eta
landareak ez dakie berbetan. Guk, ostera, berbearen bidez, gure egia eta gure
izatea agertzen eta zabaltzen doguz. Eta berbea benetakoa danean, berez-berez, elkarrizketa
bihurtzen da, hau da, besteekin ulertzeko eta elkartzeko bide aproposa.
Baina, sarritan, gizakion hizketa edo berbeteak galdu egin leike bere
indarra, besteekin ulertzeko dauan indarra. Adibidez, bizi garan gizarte
honetan gezurrari diplomazia esaten
jako, ekonomia arazoetako lapurketari negozioa,
erantzukizun barik jokatzeari tolerantzia,
maitakeriari maitasuna, lege-zapalketari
askatasuna, errespetorik-ezari zintzotasuna.
2012/05/22
Joseba Bakaikoaren "Bizitzaren amaieraren aurrean "
Gaur liburu bat aurkeztu gura deutsut: Joseba Bakaikoaren "Ante el final de la vida". Joseba Bakaikoa Otxarkoagako parrokiaz arduratzeaz gain Bilboko Santa Marina Ospitaleko abadea da. Han heriotza, gaixotasuna eta bakardadearen aurrean bizitza, laguntasuna eta maitasuna aldarrikatzen dauz. Maitasuna. Gauza guztien gainetik Maitasuna.
Josebak ez dau heriotzaren begirada ekiditzen, gure gizarteak egiten dauan moduan. Aurrez aurre begiratzen deutso, jakintsuen barre isila botatzen dau, eta bekokian maitasunezko musu bat emoten deutso.
Bizitza eta heriotza ezin dira bereiztu. Heriotza bizitzaren beste momentu baino ez da. Eta heriotzaren aurrean egoten jakin behar da, ikasi behar da. Gizarterik prestatuenean bizi omen gara. Heriotzaren aurrean ez dot uste.
Josebak ez dau heriotzaren begirada ekiditzen, gure gizarteak egiten dauan moduan. Aurrez aurre begiratzen deutso, jakintsuen barre isila botatzen dau, eta bekokian maitasunezko musu bat emoten deutso.
Bizitza eta heriotza ezin dira bereiztu. Heriotza bizitzaren beste momentu baino ez da. Eta heriotzaren aurrean egoten jakin behar da, ikasi behar da. Gizarterik prestatuenean bizi omen gara. Heriotzaren aurrean ez dot uste.
2012/05/11
Erne eta tente! ¡Levántate! 2012ko Bilboko Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua

Globoak mezuagaz, Zeinuko ibilaldian
Bizkeliza.org Mila eta bostehun mutiko eta neskatok egin dabe Moyua plazatik Areatzarainoko bidea, krisiaren astindurik latzena jasaten dabenak gogoan izateko. Goizean zehar, gazteek bizi daben egoera ezegonkorra gainditzeko konpromisoa irudikatu dabe. Txilibitu-hotsekin, gizarte solidario eta zuzenagoa errebindikatu dabe. Goizeko ekitaldiari amaierea emon deutsan jarduerak, kolorez bete dau ingurua globo handi batzuetan goiburua idatzita ekarri dabe gazteek-ta: Erne eta Tente!¡Levántate!.
2012/05/09
Lagunen bila
Lehenik eta
behin, “mezara” joan ginan adiskidetasuna barneratzera. Ondoren, herri kirolak eta
tailer batzuk egin genduazan. Azkenik, denbora librea izan genduan alkar
hobeto ezagutzeko.
Guk uste dogu
ibilaldia hau oso aberatsa izan dala gu danok ezagutu ahal izan garelako.2012/04/26
"Erne eta tente" Elizbarrutiko Zeinua prestatzen
Urtero lez, Elizbarrutiko Zeinua egingo da, “ageriko zeinua da, taldean egiten dana. Krisiaren astindurik gordinena jasaten danenen aldeko alkartasuna erakutsiz, soiltasunez bizitzea proposatzen dau”. Aurton, maiatzaren 11n ospatuko da eta Elizbarrutiak gazteengan jarriko dau arretea.
Langile Pastoraltzarko Elizbarrutiko Idazkaritzak Euskadiko gazteen lan baldintzaren inguruan argitaratu barri dauan azken “blogean” jasoten diran gizarte eta lan arloko datuek, 288.100 lagunek aurre egin behar deutsen errealidade gogorra islatzen dabe. Hamasei eta hogeta bederatzi urteko gazteen artean, %34,7a langabezian dago eta %49,54ak behin behineko lana dauka. Gazteen %43,7a jatorrizko familiaren sarreretatik bizi da. %21,6ak bakarrik dino bere sarrerakaz bizi dala.
Zenbaki honeek islatzen dabe historian prestatuen dagoan baina “gurasoak baino baldintza txarragoetan biziko dan” belaunaldiak aurre egin behar deutsan egoera korapilatsua.
Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuak aldarria izan gura dau gure alkarteentzat, krisialdiaren ondorioak zuzen-zuzenean jasaten dabezanen eskubideen alde egin daien. “Erne eta tente! / ¡Levántate!”goiburuak, ‘Caritas in Veritate’ agirian (21. zenb.) esaten dan lez, “konpromisorako bide barriak aurkitzera” bultzatzen gaitu, esperientzia positiboak kontuan hartuz eta negatiboak baztertuz. Jesusek paralitikoari altxatzeko esan eta hau, ohatila hartu, eta ibilten hasten dan lez, Alkartasun Zeinuak adore emon gura deutse euren duintasuna eta honegaz, “euren bizitza” berreskuratu egin behar dabela pentsatzen daben guztiei.
Zenbaki honeek islatzen dabe historian prestatuen dagoan baina “gurasoak baino baldintza txarragoetan biziko dan” belaunaldiak aurre egin behar deutsan egoera korapilatsua.
Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuak aldarria izan gura dau gure alkarteentzat, krisialdiaren ondorioak zuzen-zuzenean jasaten dabezanen eskubideen alde egin daien. “Erne eta tente! / ¡Levántate!”goiburuak, ‘Caritas in Veritate’ agirian (21. zenb.) esaten dan lez, “konpromisorako bide barriak aurkitzera” bultzatzen gaitu, esperientzia positiboak kontuan hartuz eta negatiboak baztertuz. Jesusek paralitikoari altxatzeko esan eta hau, ohatila hartu, eta ibilten hasten dan lez, Alkartasun Zeinuak adore emon gura deutse euren duintasuna eta honegaz, “euren bizitza” berreskuratu egin behar dabela pentsatzen daben guztiei.
2012/04/07
Amen
Chorus
Amen, amen
Amen, amen, amen.
(Sing it over) Altuago abestu
Amen, amen
Amen, amen, amen.
Verse 1
(See the little baby) amen, Begiratu ume txikia
(wrapped in a manger) amen, aska batean loturik
(on Christmas morning) amen, amen, amen. Egubarria goizean
Verse 2
(See Him in the temple) amen, Begiratu Bera tenpluan
(talkin' with the elders) amen, adituekin berba egiten
(who marveled at His wisdom) amen, amen, amen. harrituta geratzen dira Bere jakituriaz
2012/03/27
Lan erreforma eta greba orokorrerako deialdia dirala-ta
Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritzak oharra kaleratu dau, besteak beste, Gobernuaren ekimenez Diputaduen Kongresuan oraintsu onartu daben lan erreformarako lege-dekretua gogora ekarriz. “Sindikatuek martxoaren 29rako greba orokorra deitu dabe, erreforma horren aurkako jarrerea adierazoteko, langile guztien eskubideentzat atzeragarritzat joten dabelako eta, ekonomia eta finantza krisialdiaren eraginez, indarrean jarten diharduen neurriei gehitzen jaken beste neurri bat dala uste dabelako.
Horretarako, material honeek aurkezten dabez erreferentziatzat: Donostiako Gizarte Idazkaritzaren eta Justizia eta Bakearen “Zer lortu gura da lan erreformeagaz?” eta “Greba orokorrerako deialdia” dokumentuak; Demokraziarako Epaileek lan erreformea dala-ta atera daben agiria eta Bizkaiko HOAC eta JOC mobimentuen agiria: “Lana gizatasunez beteteko greba orokorra”.
Gainera, Benedikto XVI.aren “Caritas in Veritate” azken entziklikatik ateratako testu bi be nabarmendu dabez:
2012/03/26
2012ko Elizbarrutiko Zeinuaren aurkezpena
Apurka-apurka hurreratzen goaz kurso honetako Elizbarrutiko Zeinua egingo dan egunera, hau da maiatzaren 11ra. Zehaztuta dagoz edukinak eta ekintzak eta parrokietan, alkarteetan eta ikastetxeetan zeinuaren ingurukoak prestatzeko elementuak.
Aurtengo Zeinuaren aurkezpen ofiziala datorren barikuz, martxoak 30 (M29+1) , egingo da, goizeko 10,00etatik aurrera, Barrian (lehenengo solairuko aretoan).
Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta eta moldatuta
2012/03/23
Bizitzaren aldeko eguna
Astelehenean, martxoaren 26an,
Elizak Bizitzaren aldeko Ihardunaldia ospatzera deitzen gaitu, eta
munduko eliza guztiekin batera, gure Elizbarrutian be, ekintza ezbardinak antolatuko dira.
Aurten, Bizitzaren aldeko ihardunaldiaren leloa hauxe dugu: "Maita ezazu bizia, bizi guztia".
Honegaz, bizia dohain hoberena eta handiena dala azpimarratu gura da.
Biziaren dohainik gabe beste dohain guztiak ez genduezala jasoko ohartarazi gura deusku, eta hain justu horregatik da bizia dohainen dohaina, eta horregatik maitatu behar dogu.
Aurten, Bizitzaren aldeko ihardunaldiaren leloa hauxe dugu: "Maita ezazu bizia, bizi guztia".
Honegaz, bizia dohain hoberena eta handiena dala azpimarratu gura da.
Biziaren dohainik gabe beste dohain guztiak ez genduezala jasoko ohartarazi gura deusku, eta hain justu horregatik da bizia dohainen dohaina, eta horregatik maitatu behar dogu.
2012/03/21
Inaziotar Bidea
1522 urte hartan Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz. Gure helburua, XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.
Inaziotar bidearen webgunetik hartuta
Erromesak altxor bilatzaileak dira. Urre bila dabiltzanak bezalaxe, erromesak ere bilatzeko egarriak bultzatuta mugitzen dira. Bilatutako altxorrak barrukoak dira beti: barkamena edo adiskidetzea, bizitzari beste norabide edo biziera bat bilatze, egindako aukeraren baten berrespena, norbait edo zerbaitekiko aldeak markatzea, norbere nortasuna bilatzea edo lantzea, norbere idealak garbitzea… Erromesa beti da ase gabe dagoen gizon edo emakume bat, baina nolabait sumatzen duena, bere barruko huts hori baketzea posible dela uste duena… eta bidean jartzen da. Gaur egungo erromesak, “ameskeria kontsumistaren” zentzugabekeriari egin behar dio aurre, asetasunaren, plazeraren – gozamenaren etengabeko bilaketa gisa ulertuz, ia gogoetarik egin gabe eta onartutako erantzukizunik gabe.
“San Ignazioren Bide” gisa ezagutzen da, gida honetan adierazten dugun bide hau, Loiolako Ignazioren jaiotetxetik (Azkoitia eta Azpeitia artean, Euskal Herrian, dagoen jauregi bat), “San Ignazioren Leize-zulo” gisa ezagutzen den Manresako hiriraino (Montserrateko Monasteriotik gertu, Katalunian). Loiolan, bere lehen konbertsio espirituala izan ondoren, Ignaziok, Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, aurrez beste askok egin izan zuten bezala, bere garaiko gizarteak eman zizkion bizierak baztertuz. Ignaziok “korrontearen aurka” joatea erabaki zuen eta Jerusalemerako bidea hartu zuen, Bartzelonara eramango zuen Errege Bideari jarraituz. Han itsasontzi bat hartu behar zuen, bere erromes-bidea jarraitzeko, Lur Santuetara.Inaziotar bidearen webgunetik hartuta
Dbh 4.mailako etikako lanak egiteko gaiak (Etika eta Gizarte Hezkuntza)
"Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza" ikasgaiaren edukianak kontutan harturik, hauxek dira taldeko lanak egiteko gaiak:
Bizikidetza.
–Norberaren nortasuna, askatasuna eta erantzukizuna.
– Adimena, sentimenduak eta emozioak.
– Pertsonen arteko harremanak komunikazio elektronikorako
espazio berrietan. Bizitza pribatua eta datu pertsonalak babestea.
– Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak.
Gatazkei aurre egiterakoan indarkeria baztertzea. Aurreiritziak eta
estereotipoak baztertzea. Elkarrizketa batean egon daitezkeen iritzi guztiak
entzuteko ahalmena.
– Gatazka eta bitartekotza.
2012/03/16
Gitxiagogaz gehiago izan
Martzoak 19a, San Jose, Elizbarrutiko Misioen eguna ospatuko dogu. Honen inguruan, Begoñazpi ikastolan antotatu diran ekintza ezbardinen barri ekartzen deutsugu:
PALENQUE HERRI IRRATIAN
Bilbora abiatu da Arratia Palenque erakusketa misiolari ibilitaria
HEGOALDEKO AHOTSAK: Gitxiagogaz gehiago izan
PALENQUE HERRI IRRATIAN
Bilbora abiatu da Arratia Palenque erakusketa misiolari ibilitaria
HEGOALDEKO AHOTSAK: Gitxiagogaz gehiago izan
2012/03/08
Praktika onen saria Begoñazpi ikastolari
Atzo, martxoak 7, Begoñazpi ikastolak jaso eban Zamudioko parke teknologikoan, Euskaliteko 400 Klubak antolatuta, Eraginkortasun eta Lehiakortasun praktika onei emoten jaken saria.
Topaketaren IX. ekitaldi honetan, Begoñazpi ikastolagaz batera (Baloreak agerian), enpresa honeek heldu ziran finalera: Patricio Echeverria korporazinoa (Hona hemen zure geroaren giltza); Osakidetza Bilbao Eskualdea (Herritarren partaidetza osasun kudeaketa jasangarrian. Puntu berdeak); IEFPS Tartanga (Enplegurako heziketaren on-line kudeaketa LHko institutu batean); CTI Soft (Hausnarketa estrategikoaren zabalkundea) eta Euskaltel S.A. (Lanpostuaren malgutzea).
Ikastolan, ikasketa zerbitzu proiektu honek garrantzi handiko aldaketa metodologikora daroaz. Eguneroko erronka, hobetzea eta barritzea danez, atzokoa lako autorpenek, “aurrera egiteko indarra emoteaz ganera, bide onetik goazala be adierazoten deuskue”, ikastolako kideek esan dabenez.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
gehiago ikusteko: begonazpi.org

Ikastolan, ikasketa zerbitzu proiektu honek garrantzi handiko aldaketa metodologikora daroaz. Eguneroko erronka, hobetzea eta barritzea danez, atzokoa lako autorpenek, “aurrera egiteko indarra emoteaz ganera, bide onetik goazala be adierazoten deuskue”, ikastolako kideek esan dabenez.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
gehiago ikusteko: begonazpi.org
2012/03/06
Zergaitik da San Joan Jainkoarena Suhiltzaileen zaindaria?
Baina nor izan zan San Joan Jainkoareana? eta Zergaitik San Joan Jainkoarena, Anai Ospitalarien Sortzailea izateaz aparte, suhiltzaileen zaindaria da?
Gure postontzian erantzun zuzena itzi, zure datuekaz batera, eta sari bat jaso daikezu:
Erantzunik onena sari txiki bat eukiko dau. Animatu zaitez !!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)