Baina, zer adierazoten dau «gizalegezkoa» berbeak lanaz dihardugunean? Edozein gizartetan, gizon edo emakume guztien funtsezko duintasunaren adierazpena dan lana adierazoten dau: askatasunez aukeratutako lana; beharginak, gizonezko eta emakumezkoak, euren alkartearen garapenari eraginkortasunez lotuko dituan lana; bazterketa guztiak saihestuz, beharginak errespetatzea ekarriko dauan lana; familien beharrizanak aseko dituan eta familiei, umeak, derrigorrez lan egin behar izatetik askatuta, eskolara bialtzeko aukerea emongo deutsen lana; beharginei askatasunez antolatzeko eta euren ahotsa entzunarazoteko aukera emongo deutsen lana; arlo pertsonal, familiar eta espiritualean norbere sustraiakaz egokitasunez bat egiteko tartea itziko dauan lana; erretiroa hartzen daben beharginei biziaro duina ziurtatuko deutsen lana.
Caritas in Veritate (CV). Osoko giza garapena karidadean eta egian gaiari buruzko entziklika. Benedikto XVI.a. 63. zenb.
Urtarrileko fitxa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina