Facebooki esker Arkaitz Herasen barri jaso nebanean zur eta lur geratu nintzan. Zelan da posible nire ikasle ohi bat Palestinatik ibiltea? Askotan Jerusalem, Belen, Itsaso Hila, Jeriko... eta halako izenak aipatzen doguz erlijio klaseetan; ni inoiz ez naz handik egon, eta orain nire ordenagailuan, Arkaitzen perfilean leku hauetako argazki zoragarriak ikusten nebazanean harrituta geratzen nintzan. Proposamen ausarta bota neutsan: Animatuko zinateke erlijio.blogspot.com webgunerako barri bat idazten? Eta hona hemen Arkaitzen idazlana: (Mila esker Arkaitz!!)
22 urteko ingeniaritza
kimikoko ikaslea naiz, Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia. Karrerako
bost urteak gainditurik, eta karrera amaierako proiektua baino ez
zaidala falta graduatzeko, udarako lan serio baten bila hasi nintzan;
behin karrera amaituta zerbait edukitzeko lan munduan sartu ahal
izateko. Lana atzerrian izan behar zen, toke internazional bat
emateko nire CV-ari, oraingo Espainiako egoera dela eta.
Egia esanik, Palestina ez
zen izan nire lehen aukera. Ni Poloniara joango nintzan, eta oso
pozik nengoan horretaz. Lagunkide batek Palestinan lortutako lanari
uko egitean, neuri joatea gustatuko nintzala esan neban, momentuko
ideia ero batez. Ez zaidala ezerekin teilakatzen ikustean, serioago
hartu neban, eta azkenean, ni neu postua betetzen animatu nintzan.
Nire familia eta lagun
guztiak zorakeria hutsa zela esaten eusten. Zelan joango zara guda
baten erdian dagoen herri batetara? Bertan balen aurkako txalekoa
jantzi behar duzu! Gainera, Espainiako atzerri-ministerioaren web
orrialdea begiratzean, Nablus herria bereziki arriskutsua zela
irakurri neban. Iruzurra dena. Ez diezu inoiz kasu egin behar besteei
eta zuk zeure epaiketa propioa egin behar duzu. Bigarren Intifadan
zehar istilu handiak egon ziren bertan Israel gogor sartu zelako
herria okupatzera, bai, baina gaur egun herri erabat baketsua dela
esan behar dut, Bilbo bera baino askoz ere lasaiagoa.
Bertan biztanleri oso
zabala aurkitu ahal duzu, inolako problemarekin hitz egiteko orduan,
edozein arloari buruz. Sinestezina da zelan, buruz itxiak eurek
direla ideiarekin joanez, konturatzen zarela zeu zarela buruz itxia
bertan. Ados ez zauden gauza bakoitza eztabaidatu eta euren
ikuspuntua azaldu eta argumentatu egiten dute, zuk eurenak ulertuz,
euren ideiak gero konpartituz ala ez. Biztanleri gehiena musulmana
izanik, arlo erlijioso Koranaren inguruan dihardute, eta ez dago
inolako arazorik bere esanak eztabaidatzean eta, zeure ikuspuntutik,
astakeri hutsak direla azaltzean. Jende zabala, alaia eta atsegina
da, ez telebistan aurkezten diguten zibilizatu gabeko jende
arriskutsu eta bortitza. Ideia bat edukitzeko, Euskal Herria eta
ETA-gaz gertatzen zen gauza bera.
Palestinari buruz, hobezina. Kristaua
edo musulmana izanik, hindua edo ateoa. Edozein izanik zure liburu
sakratua edo otoitzen duzun jainkoa. Palestina bisitatu dudan lekurik
interesgarriena da urrunetik. Ikusten duzu zelan kontatu deutsuen
istorio guztiak pixka bat errealagoak bihurtzen direla. Beitu, mendi
horretan izan zen Abraham bere semea sakrifikatzera joan zen lekua,
puntu honetan jaio zen Jesus, hemen kruzifikatu zuten, harri honetan
etzundu zuten gurutzetik jaistean… Itsaso hilean igeri egin,
munduko herririk zaharrena bisitatu… Bidaiatu, bidaiatu beti
munduko gauzarik politena baita. Lurralde bakoitza, herri bakoitza,
leku bakoitzak bere enkantu propio eta aldaezina dauka eta
deskubritzeko bertara joan behar zara.
Hemen, nire bidaiako momentu batzuk:
Palestiniar herria:
Nablus herriaren alde zaharra lehenengo
argazkian. Bigarrenean, kaletik errez aurkitu ahal dugun irudi bat.
Israelgo okupazioaren egoera:
Adibide argia da Hebron herria, hainbat
‘Settlement’-egaz (Israelek hartuta, palestinar jendea ezin du
lur hori inoiz ere berriro zapaldu) herrian bertan (lehenengo
argazkia). Ere bai ikusi ahal dogu ‘check point’ bat (bigarren
argazkia) eta zelan murriztu den palestiniar lurraldea Isrraelgo
okupazioa dela eta (hirugarren argazkia).
The wall:
Israelek horma handi bat eraiki egin du
Palestina eta Israel banatuz. Berlineko horman bezala, alde bat garbi
aurkitu ahal dugu, eta bestean, kaleko ohiua irudietan plasmaturik.
Hona hemen eredu batzuk:
Geriko:
Munduko herririk antzinena.
Tentaldiaren mendia:
Leku bibliko ospetsua. Bertan deabruak
Jesus tentatu zuen.
Itsaso hila:
Natibitatearen eleiza:
Bertan dago Jesus jaio zen puntu
zehatza (Bigarren argazkia).
Santo sepulkroaren eliza:
Bertan kokatzen dira kruxifisatu zuten
lekua, gurutzetik jaiztean etzundu eta oliatu zuten harri originala
(bigarren argazkia) eta Santo Sepulkroa, non utzi zuten (hirugarren
harria).
Jerisalem:
Herodiom:
Herodes erregeak eraiki zuen
gotorlekua. Barne tunel sistema bigarren argazkian.
Beste momentu batzuk:
Gamelu bat gidatzen lehenengo argazkian
eta ikurrina palestinar banderaren alboan Belenen.
Hello.This post was really remarkable, particularly because I
ErantzunEzabatuwas investigating for thoughts on thi matter last couple
of days.