2012/09/11

GAZTELIZA 2012 azaroan ospatuko da

2012-13 kursoko lehen hiruhilekoan ospatuko da GAZTELIZA, gaztetxo eta gazteen eta gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Josefinoen Ikastetxean, Orduñan, izango da topaketea.


2008-2009 kursoan hasi ziran jarduera hau egiten eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak euren artean alkartzea eta guztiek gotzainagaz bat egitea da helburu nagusia, “euren fede hazkunderako ibilbidean, esperientziak, bizipenak, kezkak… konpartitzeko”, azaltzen dabe antolatzaileek.

Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA ‘asteburu ibiltaria’ izan da eta kurso amaieran ospatu izan da. Oraingoan, eta egin izan diran ebaluazio desbardinetan pastoral errealidade desbardinek aurkeztu dabezan iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketa antolatzeaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak zein Hezkuntzarako Elizbarruitko Ordezkaritzak gauza batzuk aldatzea erabagi dabe, datak eta formatua batez be.

Honeexek dira, orain arte antolatzaileek jakitera emon dabezan zehaztasunak: GAZTELIZA 2012 azaroaren 9tik 11ra ospatuko da; azaroaren 9an batuko dira, iluntzean eta azaroaren 11n, bazkalostean amaituko da topaketa. Orduñako Josefinoen ikastetxean egingo da. "Gau biak bertan igaroko doguz", dinoe antolatzaileek, beraz, aurton ez da ibiltaria izango. Jasotzaile nagusiak ondorengoak dira: parrokietako taldeetako –sendotza, kristinau sarbidea-, aisialdiko taldeetako, mobimenduetako, ikastetxeetako hamasei eta hogeta hamar urte bitarteko gaztetxo eta gazteak (DBHko 4. mailatik gora) eta nahiz eta talde jakin bati lotuta ez egon, esperientzia hau bizitzeko prest dagozanak.

Egitarauaren barruan txangoren bat egingo da gazteek eta "otoitzaldiak, taldeko gogoetak, tailerrak eta azken Eukaristia egongo dira", dinoe. Adinen arabera, jarduera desbardinak izango dira.
Zalantzaren bat argitzeko edo beste informazinoren bat jasoteko, Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzara jo telefonoz edo posta elektronikoz: 944795625 / sdj4@barria.net

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina