Zenbaki honeek islatzen dabe historian prestatuen dagoan baina “gurasoak baino baldintza txarragoetan biziko dan” belaunaldiak aurre egin behar deutsan egoera korapilatsua.
Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuak aldarria izan gura dau gure alkarteentzat, krisialdiaren ondorioak zuzen-zuzenean jasaten dabezanen eskubideen alde egin daien. “Erne eta tente! / ¡Levántate!”goiburuak, ‘Caritas in Veritate’ agirian (21. zenb.) esaten dan lez, “konpromisorako bide barriak aurkitzera” bultzatzen gaitu, esperientzia positiboak kontuan hartuz eta negatiboak baztertuz. Jesusek paralitikoari altxatzeko esan eta hau, ohatila hartu, eta ibilten hasten dan lez, Alkartasun Zeinuak adore emon gura deutse euren duintasuna eta honegaz, “euren bizitza” berreskuratu egin behar dabela pentsatzen daben guztiei.
Errealidade honetan sakontzeko, elizbarrutiak hausnarketarako lagungarri batzuk prestatu ditu, gura daben guztientzat.
Ibilaldi bi
Maiatzaren 11n ibilaldi bi egingo dira. Goizekoa eskoletako neskato-mutikoentzat da eta goizeko 11,00etan hasiko da Moyua plazan, Arenalean amaitzeko. Arratsaldez, alkarte osoak parte hartuko dau, 19,30etatik aurrera.
Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuan parte hartuko dabenek Batzar Nagusiei eta Legebiltzarrari zuzendutako mezua idazteko aukerea izango dabe. Postalean eskari zehatza egingo da eta hau osatzeko bakotxak errealidade honen aurrean ze konpromiso hartzen dauan azalduko da.
Pastoral errealidadeek arduradun bat edo bi izendatuko dabez eta honeek izango dira “mezulariak” Zeinuaren egunean.
Lagungarriak hemen.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina