2012/01/25

Gazteen elizbarrutiko topaketa – batzar nagusia

“Crisis-eta zu zer?” goiburuagaz ospatuko da aurton gazteen topaketa – batzar nagusia. Hamasei eta hogeta hamar bitarteko gazteak otsailaren 11n, zapatuz, batuko dira OSCUS – Bilbao ikastegian (Urtado de Amezaga 44, Bilbao), arratsaldeko 18,00etatik gaueko 22,15etara arte.


--------------------------------------------------------------------------------

Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzatik antolatu daben topaketa honetan elizbarrutiko gazteak batuko dira, pil-pilean dagoan krisiaren gaiaren inguruan hausnartzeko eta sakontzeko. Maria León arduradunetako batek aitatzen dauanez, “gazteok be geure eritzia emon gura dogu gai honi buruz, pentsatzen doguna azaldu eta beste batzuek zer dinoen jakin”. Baina, gainera, euren ahotsa beste batzuek entzun daiela gura dabe eta horregaitik “topaketa – batzar nagusi honetan gazteok krisiak gugan dauan eraginaz eta krisiari emoten dihardugun erantzunaz hausnartuko dogu”, dino aurrerago.

Topaguneak eta dinamikak berak, gazteak “protagonista” sentitzea ahalbideratuko dabe, “iritzia emoteko” aukerea eskainiko daben tailer desbardinen bitartez.

Batzar nagusiari umorez emongo jako amaierea: Siro López mimoak jardungo dau eta dei egingo deutse partaideei, egoera honen aurrean, “fededun lez itxaropena zabaldu” daien.

Izena emoteko epea otsailaren 6an amaitzen da


Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta: bizkeliza.org


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina