2011/12/14

Inazio, Oskar eta Jovaisa diakono izendatu dabez

Begoñazi Ikastolatik ibili diran Ignacio Fernández, Óscar González eta Jovaisa Herrán aste honetan diakono izendatu dabez. Ospakizunean On Mario Izeta gotzaina izan zan buru. Abade egingo dira hirurak ekiturtearen amaieran, ekainaren 24an. Zorionak eta mila esker hirurei !!!

Aurreko eguenean, abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean eta Elizbarrutian Seminarioaren eguna ospatzen dan egunean, hiru abadegaik diakonotzarako urratsa emon eben, Santiagoko Katedralean.


On Mario Izeta gotzainak, bere homilian, eskerrak emon eutsazan Jainkoari "gure Elizbarrutian abadetzarako ministerioagaitik", eta azpimarratu eban, "gaur egun bokazinoen preminea daukagula".
Seminarioko erretoreak, Aitor Uribelarreak adierazo eban "poztasunez betetako eguna dala, ez eurentzat bakarrik, urrats garrantzitsua emoten dabelako, baita alkarte osoarentzat be".

Ignacio, Óscar eta Jovaisak, ekainean abade egin arte, gaur egun dagozan parrokietan jarraituko dabe euren zerbitzua eskeintzen. Ignacio Fernández bere jaioterrian, Ermuan, Galdakaon eta Durangon egon da, eta gaur egun Leioan dago. Oscar Gonzalez, Barakaldon dago eta Jovaisa Herrán Autonomia Indautxun zerbitzatu orduko, Algorta eta Zallan egon zan.

(bizkeliza.org webgunetik hartuta eta moldatutako barria)



1 iruzkin: