2015/11/25

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna





Bideo honek ederto baten erakusten dau Emakumeenganako Indarkeriaren aurrean ezikusiarena egiten dogula. Nazareteko Jesusen garaian ere ez egoan bardintasunik gizon eta emakumeen artean, "Emakume Adulteriogilea"ren pasartean irakurri daikegun moduan (Jn 8, 1-11).

Askotan erakutsi eban Jesusek emakumeenganako jarrera “berezia”, ingurukoentzako probokazino handia izaten zana. Moisesen Legeak, Jesusen garaiko judutarrentzako lege sakratua, senarra ez dan gizon bategaz ibili dan emakumea harrika hil behar dala esaten dau. Fariseuak eta Lege Maisuak Jesusen mezuaren kontra egozan eta beragana hurbildu ziran probokatu gurean. Jesus Legearen kontra ebilela erakutsi gura eben, salatu eta zigortu ahal izateko.

Jesusek baekian legearen kontra berba egiten harrapatu gura ebela eta une horretan “ezikusiarena” egitea zan aukerarik errazena legeagaz eta lege-maisuakaz arazorik ez izateko. Jesusek, Joanek idatzi eban legez, ez eban “ezikusiarena” egin. Bere erantzuna argia eta garbia izan zan:

“Zuen artean pekaturik barik dagoanak bota deiola lehenengo harria”

Esaldi horregaz erabateko bardintasuna ezartzen eta aldarrikatzen eban gizon eta emakumeen artean. Gizon hareek eta emakume harek eukiezan pekatuak eta oker egindakoak bardintzat joten ebazan, emakumea edo gizona nor zan begiratu barik.

Jesusek gizon eta emakumeen bardintasunaren alde egin eban eta emakumeen kontrako indarkeria salatu eban, ezikusiarena egin barik.

Egin daigun guk ere bai, bere jarraitzaile garanak, gauza bera. 


2014/12/03

Minusbaliotasunen bat daben pertsonen nazioarteko eguna.


Euskeraren eguna ospatzen dogu abenduaren 3ko honetan. Xabierko Frantziskoren eguna. Misiolarioen eguna. Nafarroaren eguna ere bai. Baina ez bakarrik hori, Minusbaliotasunen bat daben Personen Nazioarteko Eguna ere bada.

"Cuerdas" izeneko metrai labur hau ekarri deusku ikasle batek, ezgaitasunen bategaz bizi diranak be gogoan izan daiguzan.

Lehenengo bideo honetan metrai laburraren "trailer"-a ikusi daikezue:


Bigarren hau Telemadrid-ek egindakoa da, "Cuerdas" metrai laburraren oinarri izan dan ikaslearen inguruan.


2014/10/01

GAZTELIZA 2014


Badago 2014ko GAZTELIZA topaketan izena emoteko epea zabalik!!!


Bizkaiko Elizbarrutiko gazteek Gotzainagaz egiten daben urteroko topaketa honen inguruko informazino gehiago gura badozu, edota izena emon gura badozu, EGIN KLIK HEMEN!!!




Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?


Hona hemen ALBOANek abian jarri dauan kanpainaren ganeko informazinoa.

Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?


Esteka honetan ALBOANen kanpainari buruz gehiago irakurri daikezu:

ALBOAN - Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?

Egizu GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAren alde.

2014/06/25

“Jaso dodazan balioak jakintza baino garrantzitsuagoak dira"

Begoñazpi Eleizbarrutiko ikastolako ikasleak atara dau aurton Euskadiko notarik altuena Selektibidadeko proban. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko alkarteko kide honek aurton jaso dau sendotzako sakramentua. Ikasturtean zehar boluntario lanak egin dauz Caritasen heziketa arloko laguntzea behar daben umeakaz eta ikastolan bertan be klase partikularrak emoten izan deutsez beharrizana eukien gaztetxoei. Azken baten, Begoñazpi ikastolako zuzendariak, Nerea Begoñak dinoan moduan, Mikelek ederto islatzen dau zabaldu gura daben espiritua: balioetan oinarritutako kalidadezko heziketea.

IMG_8916.JPG
Mikel Basaras ikastolako sarreran.

Zelako nahastea Selektibidadean 9,80 atara ostean!

Benetan be. Ez neban itxaroten. Emaitzea ikusi nebanean salto-saltoka hasi nintzan eta aita eta amari deitu neutsen barria emoteko. Laster deitu eben Unibertsidadetik Euskadiko notarik onena nirea zala esateko. Ezin neban sinistu be egin. Gero, komunikabideetatik alkarrizketak egiteko deitzen hasi jatazan eta gaur arte.


Eta orain merezitako atsedena?

Ez horrenbeste, udako lan kanpamentu bitan emon dot izena eta onartu nabe. Umeakaz egongo naz lehen be ibili nazalako eta esperientzia berebizikoa izan dalako. Caritaseko programa baten hartu dot parte nire Pastoral Barrutian. Astero ordu bi egiten izan dodaz txikiakaz. Esperientzia hainbat gustau jatanez udan be horretan jarraitu gura dot hizkuntzak praktikau ahala. Eta irailean Ingenieritza Industrialeko ikasketak hasiko dodaz.


Zer da Begoñazpitik jaso dozuna?

Ezagumenduak eta jakituria baina batez be balioetan hezi nabe. Nire gurasoek Eleizbarrutiko ikastola bat aukeratu eben eta asmatu egin ebela uste dot.

bizkeliza webgunetik hartuta

Zeure mugikorrak ezkutatzen duena