2011/01/27
2011/01/21
Jacinto Bátizek gizatasunez bete eban Begoñazpi
Begoñazpik Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrietarako unitateko buruari eta Migel Zugaza Prado Museoko zuzendariari emon eutsen ‘Gazte Role Model’ saria. Sarituak ikastetxera bueltatzen dira gazteek euren egitekoaren inguruan egingo deutsiezan itaunei erantzuteko. Jacinto Bátizek komunikatu egiten dau, bihotzetik eta bihotzera hitz egiten dau eta nabarmena izan zan hori atzoko saioan, ikasle batzuk, danak neskak, biziki hunkitu ziralako. Hona hemen Begoñazpiko ikasleen itaun batzuk eta Bátizen erantzunen zertzelada batzuk. Zugaza durangarra joango da gaur ikastolara.
Zelan sentitzen zara azkenetan dagozan gaixoekin lan egitean?
Poz-pozik, itzela dalako, zelan edo halan, gaixo bati laguntzen deutsazunean sentitzen dozun gogobetetasuna. Bizitzako azaleko eta sakoneko gauzak bereizten lagundu deuste gaixoek. Hilten dagoan lagun batentzat, geratzen jakon denporeaz topera gozatzea eta gauza garrantzitsuak bereiztea da printzipalena. Batzuetan, ferekak, musuak edo besarkadak berbak baino garrantzitsuagoak dirala ikasi dot. Norbaitek zuon maitasunaren arrastoa gordetea gura badozue, ez erabili ahozko lengoaia.
Ze iritzi dozu eutanasiaz?
Aurka nago, zainketa aringarrietan lan egitean, baliabide asko daukadalako gaixo batek sufritu ez daian. Hain zuzen be, Erakunde Mediku Kolegialak eta Zainketa Aringarrietarako Espainiar Alkarteak oharra kaleratu dogu, okerreko deitura emon deutsoen “heriotza duinaren legea” kongresuan eztabaidatzen dabenean kontuan hartu daien. Nire ustez, gaixoak, mina kentzen bajako eta bakarrik izten ez bada, ez dau eutanasiarik eskatuko. Hori bai, ez sufritzeko beharrezkoa dauan botika dosia emon behar jako. Baina, halanda guztiz be, gaixoak minez jarraitzen badau, lasaigarria emoten deutsagu. Une horreetan gaixoa bakarrik ez sentitzea da garrantzitsuena.
Harritu zara noizbait gaixoren bat zuongana zelan heldu dan ikusita?
Normalean egoera gatxetan etorten dira. Hara zerk kezkatzen gaituan gehien: batzuetan engainatuta etorten dirala, benetan zer daukien jakin barik eta ezinbestekoa da jakinarazotea, agurtzeko astia izan dagien. Askok esaten deutsu: denpora gehiago baneu...
Zer ikasi dozu urteotan azkenetan dagozan gaixoen ondoan?
Bizitzen, egunean eguneko gauzez gozatzen eta aprobetxatzen ikasi dot.
Bilboko Elizabarrutiko bizkeliza.org webgunetik hartuta

2011/01/13
2011ko Mundu Guztiko Gazteen Jardunaldia: Zenbat eta nondik joango dira?
Zenbat gazte apuntatu dira, momentuz? 260.810 gazte
2011ko otsailaren 4ko datuen arabera
Nondik joango dira?
2011ko otsailaren 4ko datuen arabera
Nondik joango dira?
2010/12/22
Jaio da Jesus !!

The brick Testament web orrialdean Jesusen jaiotza birpasatu daikezu modu original baten.
Egubarri on !!! eta laster arte.
2010/12/02
2010/11/19
Begoñazpi ikastolako bihotza: Ikasleen Proiektu Solidarioa
Eskerrik asko !!!! 46 ikasle Talde Solidarioan apuntatu zarie. Pasaden astean lehenengo batzarra ospatu genduan. Eta batzar horretan hurrengo helburuak adostu zenduezan:
- Bigarren Hezkuntza sentsibilizatzea.
- Ikastolako kanpainak bultzatzea
- Palenqueren aldeko konpromisoak bultzatzea
- Gaixoen aldeko kanpainak bideratzea
Eta 5 batzorde ezbardin sortu ziran:
- Arropa batzak (Azaroaren 22an eta apirilak 4an) Eguaztenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Janari batza. (Gabonaldian) Martitzenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Palenque aldeko Jaialdia. Astelehenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Merkatu txikia gaixoen alde: Martitzenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Tapoi batza gaixoen alde: Eguaztenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
Eskerrik asko guztioi eta animo !!!

2010/11/18
Begoñazpi ikastolako ikasle batzuk Herri irratian
Gaur goizean, Ane, Abraham, Gorka, Juana eta Emilio Herri Irratira joan dira, Juanma eta Mariagaz Ikusiz ikasi V.zinema asteari buruz berba egiten.
Irrati saioa entzun gura badozu, hemendik deskargatu: Iglesia hoy 2010/11/18
Benetan, aurtengo danon jarrera eta parte hartzea bikain izan danez, zorionak eta eskerrik asko ikasle eta irakasle guztioi.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)