2014/05/26

Hemen da Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua !!!

Barikuan, maiatzak 30, Eleizbarrutiak ekitaldi publikoa ospatuko dau Eleizaren Doktrina Sozialean oinarrituta krisiaren biktimei hurkotasuna erakusteko. Belen Rodero Bilboko Eleizbarrutiko Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkariak jardueraren inguruko zehaztasun batzuk emon deuskuz.

Aurton, eskola-umeek, ibiltaldia egiteaz gainera, tailer batzuetan parte hartzeko aukerea izango dabe. Honeetan, indarrean dagoan eredu ekonomikoaren alternatiba diran esperientziak ezagutu ahal izango dabez. Hain zuzen be, birziklatzearen, banka etikoaren, bidezko merkataritzaren, kontsumo arduratsuaren, gauzen berrerabileraren edo gizarteratzerako lanaren ingurukoak izango dira.


Zenbat eskola-umek parte hartuko dau?

Guztira, 900 inguru izango dira, eleizbarrutiko ikastetxeetakoak eta Kristau Eskola sarekoak. Ibiltaldiaren aurretik, 9:30etatik 11:00etara parte hartuko dabe tailerretan eta, ostetik, 12:30etatik 14:00etara. Ibiltaldia Arriaga plazatik aterako da 11:00etan eta Doña Casilda parkean amaituko da. Han, gotzainak, eskola-umeek egindakoa jasoko dau eta gizakiak lehentasuna izan behar dauala irudikatuko dauan bestelako txanpona bat agertzera emongo dabe. Leku berean, gotzainak arratsaldez irakurriko dauan agiriaren zertzelada batzuk eskainiko digu.


Ze ordutan eta non izango da arratsaldeko jarduerea?

19:30etan Indautxuko Karmeneko Ama eleizan. Otoitzaldia egingo da lehenengo, gizakiari lehentasuna emongo deutsan ekonomiaren alde egiten dogula gogoratuz. Eleizatik Doña Casilda parkeko pergolaraino joango gara eta han gotzainak Zeinuagaz zabaldu gura dan mezuaren laburpena jasoten dauan agiria irakurriko dau.



Eleizbarrutiko Zeinuaren burutzapena kaleko jarduerea da, baia, landu izan da aurretik?

Bai, material batzuk prestatu dira sentiberatasuna bizteko. Web orrialdean eskuratu daitekez eta bialdu izan dira ikastetxe eta parrokietara be. Hezkuntza lagungarriak be badagoz gelan lantzeko gazte, ume eta helduakaz. Lagungarri honeen bidez gertatzen ari danaren inguruan hausnartu egin daikegu, ulertzen saiatu eta guztia fedetik irakurri. Zeinuan parte hartzeko deia be egiten da.

Bilboko Elizbarrutiko Webgunetik hartuta: bizkeliza.org

Hain zaila da partekatzea?


2014/04/04

Loiolako topaketa

Atzo, apirilak 3, Artxandape eta Begoñazpi ikastolako dbh 4. mailako lagunak Loiolan alkartu ginan. Datorren ikasturtean gehienek Begoñazpi ikastolan batxilergoa egingo dogunez, alkar ezagutzeko aukera paregabea hau aprobetxatu genduan. Egun zoragarria izan zan, eta mezaren ostean jolas eta ekintzen bidez apurka apurka gure arteko harremanak modu atsegin baten sortzen hasi dira. Jesus Llarena, elizbarrutiko seminarista eta Inazio Fernandez, Leioako parrokoa be gugaz egon ziran meza ospatzen.












Eta Kristok hesia gainditu eban !!!

Estatu Batuetan eta Mexikoren arteko mugan, Arizonako basamortuan, 6.000 pertsona baino gehiago hil dira gosez azkeneko urteonetan migratzen. Egoera larri hau salatzeko 8 gotzain katolikoek meza bat ospatu dabe mugan: “Hau ez da arazo ekonomiko bat, arazo moral bat baino” esan dabe.

Ekintza honen bidez, Eliza Katolikoak (Katoliko=Unibertsala) gure Jainkoa eta personak mugen gainetik gagozala adierazi dau. Eta komunikabideetan entzun dogunez, Kristo bera, komunioan, estatuen arteko muga "paper barik" gainditu dau.