2014/05/26
2014/04/04
Loiolako topaketa
Atzo, apirilak 3, Artxandape eta Begoñazpi ikastolako dbh 4. mailako lagunak Loiolan alkartu ginan. Datorren ikasturtean gehienek Begoñazpi ikastolan batxilergoa egingo dogunez, alkar ezagutzeko aukera paregabea hau aprobetxatu genduan. Egun zoragarria izan zan, eta mezaren ostean jolas eta ekintzen bidez apurka apurka gure arteko harremanak modu atsegin baten sortzen hasi dira. Jesus Llarena, elizbarrutiko seminarista eta Inazio Fernandez, Leioako parrokoa be gugaz egon ziran meza ospatzen.
Eta Kristok hesia gainditu eban !!!
Estatu Batuetan eta Mexikoren arteko mugan, Arizonako
basamortuan, 6.000 pertsona baino gehiago hil dira gosez azkeneko urteonetan
migratzen. Egoera larri hau salatzeko 8 gotzain katolikoek meza bat ospatu dabe
mugan: “Hau ez da arazo ekonomiko bat, arazo moral bat baino” esan dabe.
Ekintza honen bidez, Eliza Katolikoak (Katoliko=Unibertsala) gure Jainkoa eta personak mugen gainetik gagozala adierazi
dau. Eta komunikabideetan entzun dogunez, Kristo bera, komunioan, estatuen
arteko muga "paper barik" gainditu dau.
2014/03/31
2014/03/21
2014/03/19
Garizuman sartzean
Garizuman sartzean
Pazkora begira
jarri dut burua,
Garizumak Pazkoa
bait du helburua.
Basamortu luzea
zehartzera noa
israeldar maratz
agindutako lurra
lorez den hartarantz.
Han dakusat eguzki
Kristo berpiztua
dena argiz jazten;
Garizuma bideko
lorrak gozarazten.
Hil eta Bizi Dena
handi ageri da
bihotz eta xeraz:
dezaiodan esker on,
poza adieraz.
Garizumako domeken kartel honek badauka bere haria: eskailera bat. Igo egin behar dogu. Ibili, Pazkorako bidean gagoz.
Garizuman sartzean
Pazkora begira
jarri dut burua,
Garizumak Pazkoa
bait du helburua (Bitoriano Gandiaga).
Garizumak bateo kutsu handi bat dauka. Aldi honetako bibliaren testuek katekumeno baten bidea argitzen deuskue. Pazko gauan bateoa ospatzen dauenaren bidea gogoratzen deuskue.
Gu bateatuta gagozenez, beste irudi batzuk erabili daikeguz: ikastaro trinkoa, bateoa ospatzeko master bat, kirol proba nagusi baten aurreko kontzentrazio aldia…
Bateo urtean sartzeak, borondatez, askatasunez, Jesusen eskutik eta bere Espirituaren laguntzaz Aitaren ametsaren, asmoaren, proiektuaren, Erregetzaren alde “bustiko” garela esan gura dau.
Bateatuak ez dauz gauzok gogoratu bakarrik egin, bizitzaren uretan buru-belarri sartzen da, heriotzatik bizitzarako pausua, hau da, pazkoa emoteko.
Eleizeak ikasbide hau eskeintzen deusku Garizuman zehar. Hauts egunean hasi, eta domekaz domeka, Eguen Santuko Jaunaren Afariko Mezea ospatzeko uneraino laguntzen gaitu. Kartelean ikusi daikegunez, Hauts Egunetik Erramu Domekaraino irakurgaiak eta irudiak bide hau erakusten deuskue.
Master hau gainditzeko hiru ebaluazio puntu:
Garizumea
40 egun Pazko bidean
Jesusen eskutik:
Berba hutsetatik Jaunaren Berbea entzutera
Indiferentziatik alkartasuna bizitzera
(Baraua, neurriz bizi, banka etikoa, limosnea…)
Indarkeriatik adiskidetzera.
penitentziaren sakramentua ospatu…)
Arratia pastoral barrutiaren webgunetik hartuta
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





