2012/01/25

Dabid eta Goliat aurrez aurre (Biblia Bidean Lehen Urratsak)



Goliatek, Dabi ikusi zuenean, deiadar egin zuen: "Agian zakur bat ote naiz ni, makilaz niregana etortzeko?". Dabidek erantzun: "Zu ezpataz, lantzaz eta ezkutuz armaturik zatoz niregana, baina ni Jaunaren izenean natorkizu". Gero, harri bat zorrotik hartuz, Goliati jaurti zion. Harria bekokian sartu zitzaion, eta lurrera erori zen erraldoia. Halaxe nagusitu zitzaion Dabid filistearrari.




2012/01/24

Daniel Lehoi Zuloan (Biblia Bidean Lehen Urratsak)



Eguena argitu orduko, jaiki zen erregea eta lehoi-zulora joan zen lasterka batean. Lehoi-zulora harbildu eta Daniel bizirik aurkitzean, erregeak, pozaren pozez, Daniel zulotik ateratzeko agindu zuen. Atera zutenean, ez zuen urratu bat ere, Jainkoarengan jarri baitzuen bere usteona.

2012/01/23

Ikasketa eta Zerbitzu programa martxan !!

Noeren Kutxarena (Biblia bidean lehen urratsak)



Lurra lehortu zenean, kutxatik aterata, Noek aldarea eraiki, eta erre-oparia eskaini zion Jainkoari. Jainkoak gogo onez hartu zuen opari hau. Bedeinkatu zuen Noe, eta esan zion: "Ez da lurra hondatuko duen beste uholderik izango. Lurra lur den arte, ez dira hazia ereitea eta uzta biltzea, uda eta negua, etengo. Zerualdeko ostadarrak oroitaraziko dizue neure agintza hau"




2012/01/17

Moisesen kondaira (Biblia bidean lehen urratsak)



Esan zion Jainkoak Moisesi: "Ikusirik ditut nire herriaren nahigabeak. Askatu egin nahi dut, eta esnea eta eztia darion lurralde batera gidatu, zuk aterako duzu Egiptotik nire herria. Zurekin izango nauzu Ni". Moises joan zen Egiptora Jainkoaren agindua betetzera.

"BIBLIA BIDEAN LEHEN URRATSAK" BILDUMA

1998.urtean Idatz Elizbarrutiko Argitaldiak "Biblia Bidean Lehen urratsak" bilduma edo sailekoa atera eban ("The Beginners Bible" jatorrizkoan). Guztira hamairu VHS bideo-zinta ziren. Zortzi Itun Zaharrekoak eta bost Itun Barrikoak. Marrazki bizidunetan eskainiak egozan eta haurren hizkera arruntean adieraziak.

Orain, Bilboko Elizbarrutian kontsulta egin eta gero digitalizatu egin doguz, eta apurka apurka youtuben  bidez eskura eukiko dozuz.



2012/01/16

Usparitza doktorea, gaur egungo samariar onaren eredu, zendu da.


DYAren sortzailea, Usparitza doktorea, pasaden barikuan zendu zan. Usparitza doktoreak azaltzen ebanez "samariar onaren" parabola inspiratuta DYA erakundea fundatu eban.

"Detente Y Ayuda" DYA "Geldi eta Lagundu" lelopean errepidean laguntza emateko alkartea sortu eban. Erakunde honek 35 urte daramatza, inolako irabazi asmorik gabe, euskal errepideetan zehar gidariei seguruago zirkula dezaten laguntzen.

2012/01/13

Janari batzaren ostean San Adrianeko parrokian egon gara

Begoñazpi ikastolako pastoral taldetik bultzatutako kanpainen artean, urtero izaten dogun janari batzearena aste honetan burutu dogu.


Horretarako ikasleen lankidetza izan dogu. Adibidez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek Lehen Hezkuntzako beste zikloetako ikasleei azaldu deutsie guztia eta DBHko talde solidarioko ikasleek antolakuntzan lagundu deuskue.

Aurten, talde solidarioko ikasleakaz batera, San Adrianeko parrokiara joan gara. Bertan inguruan daben errealitatearen barri emoteaz gain, Ikastolan batzen dan janariarekin zer egiten dan eta laguntzeko zein baliabide daben azaldu deuskuelarik.

Guztioi esker, egoera latzean dagozanei itxaropena emongo deutsegulako ustea dogu.

Bide batez, aurrera eroan eta eroango doguzan kanpainetan parte hartzea be eskertu gura deutsuegu.


Begoñazpi ikatolako webetik hartuta eta moldatuta