2012/01/17
Moisesen kondaira (Biblia bidean lehen urratsak)
Esan zion Jainkoak Moisesi: "Ikusirik ditut nire herriaren nahigabeak. Askatu egin nahi dut, eta esnea eta eztia darion lurralde batera gidatu, zuk aterako duzu Egiptotik nire herria. Zurekin izango nauzu Ni". Moises joan zen Egiptora Jainkoaren agindua betetzera.
"BIBLIA BIDEAN LEHEN URRATSAK" BILDUMA
1998.urtean Idatz Elizbarrutiko Argitaldiak "Biblia Bidean Lehen urratsak" bilduma edo sailekoa atera eban ("The Beginners Bible" jatorrizkoan). Guztira hamairu VHS bideo-zinta ziren. Zortzi Itun Zaharrekoak eta bost Itun Barrikoak. Marrazki bizidunetan eskainiak egozan eta haurren hizkera arruntean adieraziak.
Orain, Bilboko Elizbarrutian kontsulta egin eta gero digitalizatu egin doguz, eta apurka apurka youtuben bidez eskura eukiko dozuz.
2012/01/16
Usparitza doktorea, gaur egungo samariar onaren eredu, zendu da.
DYAren sortzailea, Usparitza doktorea, pasaden barikuan zendu zan. Usparitza doktoreak azaltzen ebanez "samariar onaren" parabola inspiratuta DYA erakundea fundatu eban.
"Detente Y Ayuda" DYA "Geldi eta Lagundu" lelopean errepidean laguntza emateko alkartea sortu eban. Erakunde honek 35 urte daramatza, inolako irabazi asmorik gabe, euskal errepideetan zehar gidariei seguruago zirkula dezaten laguntzen.
2012/01/13
Janari batzaren ostean San Adrianeko parrokian egon gara
Begoñazpi ikastolako pastoral taldetik bultzatutako kanpainen artean, urtero izaten dogun janari batzearena aste honetan burutu dogu.
Horretarako ikasleen lankidetza izan dogu. Adibidez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek Lehen Hezkuntzako beste zikloetako ikasleei azaldu deutsie guztia eta DBHko talde solidarioko ikasleek antolakuntzan lagundu deuskue.
Aurten, talde solidarioko ikasleakaz batera, San Adrianeko parrokiara joan gara. Bertan inguruan daben errealitatearen barri emoteaz gain, Ikastolan batzen dan janariarekin zer egiten dan eta laguntzeko zein baliabide daben azaldu deuskuelarik.
Guztioi esker, egoera latzean dagozanei itxaropena emongo deutsegulako ustea dogu.
Bide batez, aurrera eroan eta eroango doguzan kanpainetan parte hartzea be eskertu gura deutsuegu.

Begoñazpi ikatolako webetik hartuta eta moldatuta
2011/12/20
Palenqueren aldeko egutegia salgai
Palenquerako dirua batzeko asmoz 2012ko egutegia egin dogu Pastoral taldean, aurreko urteetan Palenquera joan diran lankideen laguntzaz.
Egutegiak handiak dira (bankuetan emoten deuskuezanen antzekoak) eta hilabete bakoitzean argazki desbardina eta egunak daukaz. Gainean idatzi daiteke, hilero gogoratu behar doguzan gauzak idatzi ahal izateko.
Zalantzarik badozu inolako konpromiso barik eskatu bat eta begiratu egizu erosi aurretik, seguru atsegin izango dozula. Etxean edo gelan ipinteko oso erabilgarria da eta, bide batez, Palenqueko lagunei laguntzeko modua.
Begoñazpi Ikastolako Idazkaritzetan erosi daitekez, 6€-tan.
Eskerrik asko laguntzagaitik, Gabon zoriontsuak izan.

2011/12/16
SENDI ARTEKO ABENDUALDIKO MEZA
Hilaren 18an, domeka, eguerdiko 12:00etan, sendi arteko abendualdiko meza ospatuko dogu Ikastolako kaperan-
DANOK GAGOZ GONBIDATUTA.
Gogoratu KIDENDA, Bidezko Merkataritza, saltokia egongo dala eta Palenqueren aldeko egutegia be salgai izango dozue.
Hemen, Abendu-aldiko IV domekarako, Begoñazpi ikastolan erabilitko doguzan power pointa eta mezaren gidoia topatu daikezuz:

2011/12/14
Inazio, Oskar eta Jovaisa diakono izendatu dabez
Begoñazi Ikastolatik ibili diran Ignacio Fernández, Óscar González eta Jovaisa Herrán aste honetan diakono izendatu dabez. Ospakizunean On Mario Izeta gotzaina izan zan buru. Abade egingo dira hirurak ekiturtearen amaieran, ekainaren 24an. Zorionak eta mila esker hirurei !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)