Ikasturtearen amaieran iragarri geuntsuenez, udan, Juan Carlos Gutierrez irakaslea eta Ainhoa García andereñoa Ecuadorreko Palenquera joan dira.
Ekintza hau “Palenque-Begoñazpi” alkarlaguntza proiektuan oinarritzen da.
Bertan lanean jardun dabelarik, hainbat esperientzia bizi izan dabez, bai Fatima eskolan, bai landetako eskoletan, bai kristau komunitateetan.
Egonaldiak hasi barri dogun ikasturterako helburuak finkatzen lagunduko deusku.
Aurrerantzean, gai honi buruzko argibide gehiago be eskainiko deutsueguz.
2011/09/13
2011/09/08
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa DBH 4. mailan
Begoñazpi ikastolako ikasturte honetan, 2011-2012, nobedade batzuk egongo dira. Deigarrien artean Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa izango da.
Ikasturte honetan dbh 4.mailako ikasleek Ikasketa eta Zerbitzu solidarioaren esperientzia eukiko dabe.
Baina zer da hau?
Alde batetik, ikastolako ardatz nagusienetariko bat baloreak lantzea da, kristau eta giza baloreak. Beste alde batetik, metodologia aldetik, argi dago metodologia aktiboagoak beharrezkoak dirala. Gure ikasleak ez datoz ikastolara datuak buruz ikastera, baizik eta hezitzaile esperientziak izatera, haiek protagonistak izanda, pertsona lez garatzeko.
Zerbikas webgunean oso ondo azaltzen da zer da Ikasketa Zerbitzu Solidarioa:
Gure ikasleek Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan euren gaitasunak garatuko dabez, besteen zerbitzuan euren abileziak aplikatzen. Guzti hau eremu formal batean, heziketa formalaren barruan. Hau da, klase orduetan, helburu hezitzaile baterako, ebaluatzen "notarako"... Zerbikas webgunean oso ondo azaltzen da gideen bidez.
Zergaitik erlijio eta etika orduetan?
Irakaslegoan dagoen kartel honetan oso argi azaltzen da:

2011/09/06
Baina, non dago Jesus? eta zure izena? eta nirea?
Erlijioaren katolikoaren Curriculum ofiziala birpasatzen ari naz.
Ikasturte honetan 275 ikasle, gitxi gora behera, eukiko dodaz. Izen guztiak ikasten saiatuko naz. (Ez pentsa hain erreza danik, 175 egun lektiboak baino ez dodaz 275 izen horiek ikasteko, baina saiatuko naz... Ia lortzen dodan!!) Nire ustez, izen propioak ez erabiltzea oso itsusia da. Zurea ahazten bajat lagunduko deustazu, ezta?
Biblian, izen propioaren garrantzia askotan agertzen da.
"Jaio aurretik izan ninduen gogoan Jaunak,
amaren sabelean nengoela, neure izenez deitu" Isaias 49,1
Ikasturte barri on lagun !!
Wordle aplikazioa erabiltzen, ondoan dozun irudia sortu jat. Polita dirudi, baina...
Deigarria da Jesus izena ez agertzea, ezta?Ikasturte honetan 275 ikasle, gitxi gora behera, eukiko dodaz. Izen guztiak ikasten saiatuko naz. (Ez pentsa hain erreza danik, 175 egun lektiboak baino ez dodaz 275 izen horiek ikasteko, baina saiatuko naz... Ia lortzen dodan!!) Nire ustez, izen propioak ez erabiltzea oso itsusia da. Zurea ahazten bajat lagunduko deustazu, ezta?
Biblian, izen propioaren garrantzia askotan agertzen da.
"Jaio aurretik izan ninduen gogoan Jaunak,
amaren sabelean nengoela, neure izenez deitu" Isaias 49,1
Ikasturte barri on lagun !!
2011/06/27
GMG 2000 - JMJ 2011
Abuztuan ez naz Madrilera joango 2011ko Gazteen Munduko Jardunaldia ospatzen. 2000.urtean bai parte hartu nebala Erroman ospatutako gazteen topaketan. Orain dala 11 urte, gazteagoa nintzan, eta ez neban konpromiso familiarik. Aurten ez naz Madrilen egongo, baina dana dala aurtengo gazte topaketan parte hartzen saiatuko naz. Oraindik ez dakit non egongo naizen data hauetan. Baina egongo naizen lekuan, atzerritik etorritako gazteengana hurbiltzen saiatuko naz, harrera on bat emoten.
2000. urtean Grumello Del Monten egon nintzan familia baten etxean ostatuz, eta hango gazteek emon euskuen harrera ezin hobea izan zan. Kristauok gauza gitxi euki behar dogu argi: alkar maitatzea, eta aita bereko seme-alabak garala guztiok.
Gure ikastolara 100 gazte inguru etorriko dira. Bilboko elizbarrutiak ekintza batzuk prestatu dabez eurekaz ospatzeko. Zu be gonbidatuta zagoz hauetan parte hartzen. Animatuko zara?
Eta Mundu Osotik etorritako Gazteak: ONGI ETORRI Begoñazpi Ikastolara !!
2011/06/17
Beti prest !!
Begoñazpi ikastolako ikasle bi hauek, (eta txisteak dinoenez, Markel eta Enekoren artean ipini zan beste gizon jator batek) Saizarbitoriaren ‘Hamaika Pauso’ liburuaren irakurketan parte hartu eben atzo.
Euskara Ikasleen Jaia urteroko ospakizuna dala-ta Bilbo Zaharra euskaltegiak Arriaga antzokian antolatutako “Klasikoen IV. irakurketa” dalakoak gizarte, ekonomia, kirol, politika eta eliz esparru desbardinetako 400 lagun inguru batuko ebazan atzo, arratsaldeko 20,00ak arte.
Gehiago jakiteko bizkeliza web gunera jo.

2011/06/15
Agur Erlantz Agur
Gure Erlantz zapatuan joan jaku . Barriro ez dogu gure artean ikusiko. Ez 03an, ez patioan, ez geletan... Baina ez dogu hain errez ahaztuko.
Ez dakigu noiz hilko garen. Argi eta garbi emoten da Erlantz arinegi joan jakula, bere bizitza betiko apurtu dala, onena oraindik ez dauala bizi izan...
Baina Erlantz ezaguturik, badakigu bere bizitza laburregi izan arren, betea izan dala. Apala, eskuzabala, lagun ona, pertsona ona... batzuk urte asko beteko dabez hori lortu barik. Eskerrik asko Erlantz.
Hurrengo bizitzan eskertuko deutsugu. Ez dozu batxilergoa egin, baina gura barik gure artean irakasle eta maisu bihurtu zara. Leziorik garrantzitsuena zuk emon deuskuzula eta. Bizitzako egun guztiak aprobetxatu beher doguz, pertsona onak izateko, lagun onak izateko, seme onak izateko, neba onak izateko...
Mila esker Erlantz eta besarkada handi handi bat Erlantz maite dozuen guztieei: aita, ama, arreba, lagunak, ikaskideak, irakasleak...

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)