Georges Lemaître, Big Bangen aita |
Batzuk eliza Big Bang-en teoriaren aurka dagoala pentsatzen
dabe. Guztiz kontrakoa izan danean, BigBang-en teoria Georges
Lemaître deitutako abade batek proposatu eban.
G. Lemaître eta A. Einstein |
Artikulu interesgarri
honetan: “Un cura dio la “más bella explicación de la Creación”,
según Einstein” Big Bang-en teoriaren historia oso ondo kontatzen da.
Hantxe bertan azaltzen danez, garai horretako Aita Santuak Big
Bang-en teoria “dogma” bihurtu gura eban, baina Lemaitrek hori ez egitea
aholkatu eutson. Zientziak bere bide propioa eduki behar daualakoan. Garai
horretan “fededunek” unibertsoak sorrera ebala defendatzen eben; “ez fededunek”
unibertsoa betidanik existitu zala mantentzen eben bitartean.
Aldrinek ilargian Jauna hartu eban |
Duda barik, zientzialariak
pertsonak dira, eta bakoitzak gura dauan sinesmena eukiko dau. Han doguz
muturreko adibide bi: Alde batetik, Yuri Gagarinek “zeruan jainkorik ez egoala”
esan ebala kontatzen da, gezurra
izan arren. Beste alde batetik, ilargian jan eta edan ziran lehenengo “gauzak” Kristoren
gorputza eta odola izan ziran.
Dirudienez astronauta gehienak
sinestunak dira… baina ezin dabe adierazi. Batek daki.
Aldridek ilargian erabili eban kaliza Jauna hartzeko |
Amaitzeko, batzuek Marten
bizitza topatuz gero, elizak bere doktrina aldatu beharko daula dinoe. Dirudienez, ez dabe entzun azkeneko Aita Santu biek Eliza alienigenak
bataiatzeko prest dagoala argi esan dabela (Estralurtarrek hori eskatzen
badabe, jakina !!)... Azkenean, Katoliko
berbak zera esan gura dau: Unibertsala
(Arraza, hizkuntza, nazio, baita unibertsoko adimendun espezie, guztientzat).