Astelehenean, martxoaren 26an,
Elizak Bizitzaren aldeko Ihardunaldia ospatzera deitzen gaitu, eta
munduko eliza guztiekin batera, gure Elizbarrutian be, ekintza ezbardinak antolatuko dira.
Aurten, Bizitzaren aldeko ihardunaldiaren leloa hauxe dugu: "Maita ezazu bizia, bizi guztia".
Honegaz, bizia dohain hoberena eta handiena dala azpimarratu gura da.
Biziaren dohainik gabe beste dohain guztiak ez genduezala jasoko ohartarazi
gura deusku, eta hain justu horregatik da bizia dohainen dohaina, eta horregatik
maitatu behar dogu.
2012/03/23
2012/03/21
Inaziotar Bidea
1522 urte hartan Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz. Gure helburua, XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.
Inaziotar bidearen webgunetik hartuta
Erromesak altxor bilatzaileak dira. Urre bila dabiltzanak bezalaxe, erromesak ere bilatzeko egarriak bultzatuta mugitzen dira. Bilatutako altxorrak barrukoak dira beti: barkamena edo adiskidetzea, bizitzari beste norabide edo biziera bat bilatze, egindako aukeraren baten berrespena, norbait edo zerbaitekiko aldeak markatzea, norbere nortasuna bilatzea edo lantzea, norbere idealak garbitzea… Erromesa beti da ase gabe dagoen gizon edo emakume bat, baina nolabait sumatzen duena, bere barruko huts hori baketzea posible dela uste duena… eta bidean jartzen da. Gaur egungo erromesak, “ameskeria kontsumistaren” zentzugabekeriari egin behar dio aurre, asetasunaren, plazeraren – gozamenaren etengabeko bilaketa gisa ulertuz, ia gogoetarik egin gabe eta onartutako erantzukizunik gabe.
“San Ignazioren Bide” gisa ezagutzen da, gida honetan adierazten dugun bide hau, Loiolako Ignazioren jaiotetxetik (Azkoitia eta Azpeitia artean, Euskal Herrian, dagoen jauregi bat), “San Ignazioren Leize-zulo” gisa ezagutzen den Manresako hiriraino (Montserrateko Monasteriotik gertu, Katalunian). Loiolan, bere lehen konbertsio espirituala izan ondoren, Ignaziok, Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, aurrez beste askok egin izan zuten bezala, bere garaiko gizarteak eman zizkion bizierak baztertuz. Ignaziok “korrontearen aurka” joatea erabaki zuen eta Jerusalemerako bidea hartu zuen, Bartzelonara eramango zuen Errege Bideari jarraituz. Han itsasontzi bat hartu behar zuen, bere erromes-bidea jarraitzeko, Lur Santuetara.Inaziotar bidearen webgunetik hartuta
Dbh 4.mailako etikako lanak egiteko gaiak (Etika eta Gizarte Hezkuntza)
"Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza" ikasgaiaren edukianak kontutan harturik, hauxek dira taldeko lanak egiteko gaiak:
Bizikidetza.
–Norberaren nortasuna, askatasuna eta erantzukizuna.
– Adimena, sentimenduak eta emozioak.
– Pertsonen arteko harremanak komunikazio elektronikorako
espazio berrietan. Bizitza pribatua eta datu pertsonalak babestea.
– Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak.
Gatazkei aurre egiterakoan indarkeria baztertzea. Aurreiritziak eta
estereotipoak baztertzea. Elkarrizketa batean egon daitezkeen iritzi guztiak
entzuteko ahalmena.
– Gatazka eta bitartekotza.
2012/03/16
Gitxiagogaz gehiago izan
Martzoak 19a, San Jose, Elizbarrutiko Misioen eguna ospatuko dogu. Honen inguruan, Begoñazpi ikastolan antotatu diran ekintza ezbardinen barri ekartzen deutsugu:
PALENQUE HERRI IRRATIAN
Bilbora abiatu da Arratia Palenque erakusketa misiolari ibilitaria
HEGOALDEKO AHOTSAK: Gitxiagogaz gehiago izan
PALENQUE HERRI IRRATIAN
Bilbora abiatu da Arratia Palenque erakusketa misiolari ibilitaria
HEGOALDEKO AHOTSAK: Gitxiagogaz gehiago izan
2012/03/08
Praktika onen saria Begoñazpi ikastolari
Atzo, martxoak 7, Begoñazpi ikastolak jaso eban Zamudioko parke teknologikoan, Euskaliteko 400 Klubak antolatuta, Eraginkortasun eta Lehiakortasun praktika onei emoten jaken saria.
Topaketaren IX. ekitaldi honetan, Begoñazpi ikastolagaz batera (Baloreak agerian), enpresa honeek heldu ziran finalera: Patricio Echeverria korporazinoa (Hona hemen zure geroaren giltza); Osakidetza Bilbao Eskualdea (Herritarren partaidetza osasun kudeaketa jasangarrian. Puntu berdeak); IEFPS Tartanga (Enplegurako heziketaren on-line kudeaketa LHko institutu batean); CTI Soft (Hausnarketa estrategikoaren zabalkundea) eta Euskaltel S.A. (Lanpostuaren malgutzea).
Ikastolan, ikasketa zerbitzu proiektu honek garrantzi handiko aldaketa metodologikora daroaz. Eguneroko erronka, hobetzea eta barritzea danez, atzokoa lako autorpenek, “aurrera egiteko indarra emoteaz ganera, bide onetik goazala be adierazoten deuskue”, ikastolako kideek esan dabenez.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
gehiago ikusteko: begonazpi.org
Topaketaren IX. ekitaldi honetan, Begoñazpi ikastolagaz batera (Baloreak agerian), enpresa honeek heldu ziran finalera: Patricio Echeverria korporazinoa (Hona hemen zure geroaren giltza); Osakidetza Bilbao Eskualdea (Herritarren partaidetza osasun kudeaketa jasangarrian. Puntu berdeak); IEFPS Tartanga (Enplegurako heziketaren on-line kudeaketa LHko institutu batean); CTI Soft (Hausnarketa estrategikoaren zabalkundea) eta Euskaltel S.A. (Lanpostuaren malgutzea).Ikastolan, ikasketa zerbitzu proiektu honek garrantzi handiko aldaketa metodologikora daroaz. Eguneroko erronka, hobetzea eta barritzea danez, atzokoa lako autorpenek, “aurrera egiteko indarra emoteaz ganera, bide onetik goazala be adierazoten deuskue”, ikastolako kideek esan dabenez.
bizkeliza.org webgunetik hartuta
gehiago ikusteko: begonazpi.org
2012/03/06
Zergaitik da San Joan Jainkoarena Suhiltzaileen zaindaria?
Baina nor izan zan San Joan Jainkoareana? eta Zergaitik San Joan Jainkoarena, Anai Ospitalarien Sortzailea izateaz aparte, suhiltzaileen zaindaria da?
Gure postontzian erantzun zuzena itzi, zure datuekaz batera, eta sari bat jaso daikezu:
Erantzunik onena sari txiki bat eukiko dau. Animatu zaitez !!
2012/03/02
Begoñazpi Ikastolako "Baloreak Agerian"
Begoñazpi Ikastola, Euskalit Fundaziora (Kalitaterako Euskal Erakundea) urtero antolatzen dauan 400 Clubeko Praktika Onen sarietara aurkeztu da, martxan daukagun Ikasketa eta Zerbitzu Solidario proiektuagaz. Hainbat erakunderen artean finalista gelditu gara.
Bozkatzeko epea, martxoaren 6ra arte da.
ANIMATU ZAITEZ!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



