2012/05/24

Babelgo Torrea

Jesus Garitaonandia
Jesus Garitaonandia

Gutxi gara eta ez gara konpontzen. Ezin gara aitu alkarrekin; ezin ulertu bata bestearekin. Horixe ikusten dogu munduari begiratuta; baita geure Euskal Herriari begiratuta ere. Elkar ulertu ezina, hauxe da pekatuaren ondorengo triste bat.

Berbea da pertsona gareanon ezaugarririk nabarmenetarikoa. Abereak eta landareak ez dakie berbetan. Guk, ostera, berbearen bidez, gure egia eta gure izatea agertzen eta zabaltzen doguz. Eta berbea benetakoa danean, berez-berez, elkarrizketa bihurtzen da, hau da, besteekin ulertzeko eta elkartzeko bide aproposa.

Baina, sarritan, gizakion hizketa edo berbeteak galdu egin leike bere indarra, besteekin ulertzeko dauan indarra. Adibidez, bizi garan gizarte honetan gezurrari diplomazia esaten jako, ekonomia arazoetako lapurketari negozioa, erantzukizun barik jokatzeari tolerantzia, maitakeriari maitasuna, lege-zapalketari askatasuna, errespetorik-ezari zintzotasuna.             


Horregaitik, Biblian irakurten dogun “Babelgo Torrea”ren mitoa ez da umekeri bat. Mito horren bidez Jaungoikoaren Berbeak hauxe adierazo nahi deusku: Mundu honetako gizakiok elkarrekin ezin ulertzea, elkar aitu ezina, pekatuaren ondorengo bat dala. Eta errealitate triste hori ikusten dogu gizakion harremanetan, herrien harremanetan, baita Elizako harremanetan ere.

Izan ere, ekonomia, politika, kultura edo Eliz arazoetan poderearen zerua edo gailurra eskuratu nahi dogunean…orduan ez gara ulertzen nahiz eta berbakera bardina erabili. Horixe da “Babelgo Torrea”.

Alderantziz, elkarregazko Espiritua dagonean, asmo eta arazo guztietan alkarregazko espiritua dagonean, nahiz eta komunitate baten etorkin eta kanpotar ugariak izan…eta nahiz eta hizkuntza desberdinak erabili…Espiritu horren eraginez, pertsonak ulertu egiten dira, elkarrekin biziteko moduan.


Adibidez, hemen Euskal Herrian eta gure Elizan, arraza bateko eta bestekoak, herrialde bateko eta bestekoak, euskaldunak edo erdaldunak izan… benetako Espirituak putz egingo baleusku, elkar ulertuko ginake, konbibentzia eroso baten elkarrekin biziteko: Horixe litzateke “Pentekoste”, Espirituaren etorrera.

Elkarrizketarik ez tolerantziarik ez elkarren errespetorik ez dagoan lekuan ezin daiteke ganorazko gizarterik ez herririk jaso. Zelako herri edo zein eratako Euskal herria jaso hemen gure artean elkarri entzuten ez badakigu?. Alderdi politikoak ahalegintzen ez badira beste alderdi batzuen eritziak ulertzen?. Zein eratako herria eregiko dogu, elkarrizketaren ordez gogorkeria, gorrotoa, ikusi-ezina eta bekaizkeria erabilten baditugu?.

Gaur inoiz baino gehiago behar dogu Espiritu Santuaren indarra besteekin elkarrizketan ikasteko… nire moduan pentsatzen ez dabenen berbetea ulertzeko  eta gizon-emakume guztiok anai-arreba gareala onartzeko.

Espirituaren eragina behar dogu indarkeria, intolerantzia, erradikalismo eta setakeria guztietatik atara eta elkarrizketarako eta berradiskidetzeko bideak egin daiguzan, gure artean ere “Pentekoste” barri bat gertatu daiten.

Guk kristauok honan egiten deutsagu otoitz Espiritu Santuari: “Zatoz, Espiritu Santu hori, bete egizuz zure zintzoen bihotzak eta iziotu egiezu zure maitasun sua”.

Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus

  Begoñako Santutegiko Erretora

6 iruzkin:

  1. Benetan interesgarria. Azalduta dagoan moduan, ulerterreza.
    Ia alkar konpontzen ikasten dogun.

    ErantzunEzabatu
  2. Jesus maitea:

    Beitu zer dinozun: "Alderdi politikoak ahalegintzen ez badira beste alderdi batzuen eritziak ulertzen?"

    Hori da jarrera kristaua, gizakien arrazonamenduaren oinarria...baina...

    Gaur bai da berbaren mundua, inoiz baino gehiago, baina arazoak konpontzeko izan behar den tresaren izaeratik gero eta gehiago urruntzen diran berbez inguraturik gagoz. Itota esango neuke.

    Alderdi politikoek batez ere, eta baita botere faktikoak deiturikoek, euren indar osoz erabiltzen dabez berbak. Euren helburuak lortzeko eta boterea lortzeko ezinbestekoa tresna daukie berbetan.

    Arazo larriena topatu dogu azken hilabeteetan, ikusi dogunean azken hautoeskundeetan berbetan be sineztea ezin zala.

    Zer geratzen jaku? Gure berbak geratzen jakuz, eta zuk egin eta maiz egiten dozun moduan gure ardurak eta kexkak lau aireetara zabaltzea...uzten deuskuen bitartean, gitxienez.

    Beti bezala eskerrik asko Jesus.

    ErantzunEzabatu
  3. jarraitu holako artikuloak argitaratzen, norberaren hausnarketarako onak dira eta.

    ErantzunEzabatu