2011/04/13

"Gure señeak" alkartekoak Begoñazpi Ikastolan

Abenduan Begoñazpi ikastolako talde solidario kideek merkatu txikiko proiektua burutu eben(abenduaren 9tik-17ra). Zuen jostailuekin eta zuen semeen parte hartzeagatik 1182,19 € batu doguz. Batu dan dirua Gure Señeak, Derioko elkarteari bidali jako. Elkarte honek gaixotasun arraroak daukazen umeei laguntzen deutse, hau dala eta geuk gure helburua daukagu Derioko neska bati, Arene deitutakoa, laguntzea. Neska honek zailtasun handiko gaixotasun bat dauka.

Gaur, apirilaren 13an konferentzia bat egin da eta bertara LMHko 5º eta 6º mailako 5 ume etorri dira eta DBHko klase bakoitzetik 3 pertsona. Konferentzia grabatu egin da eta erlijioko eta tutoritzako klaseetan ikusi ahal izango dute konferentziara joan ez direnak. Hitzaldira Areneren Aita, Nestor Sangroniz eta Gurutze Rola, Gure señeak alkartearen lehendakaria etorriko dira euren bizitzaren egoera azaltzeko eta sentziblizatzeko. Hitzaldiaren amaieran irabazitako diruaren txekea emon deutsegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagaitik eta zuen laguntza barik jarduera hau ez zan posible izango.

Argazki gehiago hemen dozuz.

1 iruzkin:

  1. Hil egin da Arene, gaitz sendaezin bat zuen haurra

    Arene Sangroniz Derioko (Bizkaia) 5 urteko haurra atzo hil zen, haren senideek jakinarazi dutenez. Umeak gaixotasun larri eta sendaezin bat zuen, Batten gaitza, eta azken egunetan pixkanaka lo hartzen joateko botikak eman zizkioten. Haren neba Kepa duela bi urte zendu zen, gaitz berak gaixotuta, eta gurasoek Gure Señeak elkartea sortu zuten, gaitz arraroak dituzten haurren senideei laguntzeko.
    2011-05-29 Berria.info

    ErantzunEzabatu