Mila urtetik gora behar izan ziran Biblia idazteko. Denbora horretan, Jainkoa liburu santuen egileen inspirazio-iturri izan zan.
Bibliako kontakizunak honela sortu eta transmititu ziran:
1.- Gertakizun garrantzitsuren bategaz hasten zan eta 2.- fededunek gogoeta egiten ziren haren inguruan. Ondoren, 3.- erlijio-bizipena azaltzen eutsen ingurukoei, 4.- Jainkoari buruzko ahozko kontakizunen bidez, belaunaldiz belaunaldi. Denbora joanean, kontakizunak aldatuz joan ziran, baina funtsezko mezuak bere horretan jarraitzen eban; alegia, Jainkoak, gertakizun haren bidez, emon gura eban mezuak iraun dau. 5.- Kontakizunak aldatu edo ahatz ez daitezan, idatzi egin ziran. Garai hartan, testu beraren hainbat bertsio ibili ziran. 6.- Azkenik, testu guztiak bildu eta idatzi egin ziran. Horri esker, gaur egun be, kontakizun horiek irakurri, eta gure bizitzarako gertakizun garrantzitsuen inguruan gogoeta egin daikegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina