1210 Itun Barriko sakramentuak Jesusek eratutakoak eta zazpi dira, hauek dira, Bataioa, Sendotza, Eukaristia, Aitortza, Gaixoen Oliadura, Abadetza eta Ezkontza. Zazpiak urrats guztiei egokitzen jakez eta kristauaren bizitzaren momentu garrantzitsuenetara: kristauen fede bizitzan jaiotza eta hazkundea, sendakuntza eta misioa emoten dabe. Bizitza naturala eta bizitza espiritualaren arteko antzekotasunen bat emoten da. (cf S. Tomás de A.,s.th. 3, 65,1).
1211 Analogia honi jarraituz lehenengoz kristautasunaren sarbide sakramentuak azalduko dira (lehenengo kapitulua), gero sendakuntzarenak (bigarren kapitulua), azkenik komunioaren eta sinestunen zerbitzuan dagozan sakramentuak (hirugarren kapitulua). Egia da sailkapen hau ez dala egin daiken bakarra, baina sakramentuek organismo bat osatzen daben non bakoitxak bere toki berezia dauan erakusten dau. Organismo honetan, Eukaristiak leku berezi bat osatzen dau, “sakramentuen sakramentua” izanda: “sakramentu guztiek honi bideratzen dira euren jomuga lez” " (S. Tomás de A., s.th. 3, 65,3).
Bataioa
1275 Kristau sarbidean hiru sakramentuen batasunen bidez lortzen da: Bataioa, bizitza barri baten hasiera dana; Sendotza, bere sendotasuna; eta Eukaristia, Kristoren Gorputza eta Odolaz dizipulua elikatzen dauana Berengan aldatzeko.
1276 “Zoazie, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz herri guztiak eta nik agindu deutsuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nozue egunero munduaren azkena arte»” (Mt 28,19-20).
Sendotza1277 Bataioak Kristogan bizitza barriaren jaiotza suposatzen dau. Jaunaren borondateagaitik, salbaziorako beharrezkoa da, Eliza bera dan lez, bataioak sartzen dauanean. 1278 Bataioren oinarrizko erritua izangai uretan sartzen datza edo bere burutik ura isurtzean, Hirutasun Santua aitatzen, hau da, Aita, Semea eta Espiritu Santua. 1279 Bataioren fruitua, edo bataioren grazia, oso aberatsa da: Bekatu originalaren eta norberaren bekatu guztien barkamena; bizitza barri baten jaiotza, beren bidez gizakia Aitaren seme ordea bihurtzen dana, Kristoren partaide, Espiritu Santuaren tenplua. Bataioaren eraginagaitik, bataiatua Elizan sartzen da, Kristoren Gorputzean, eta Kristoren abadetzaren partaide. 1280 Bataioak ariman ezabaezin zeinu espirituala inprimitzen dau, karakterrak, kristau erlijioaren kultuan bataiatua sagaratzen dau. Karakterraren arrazoiagaitik, Bataioa ezin da errepikatu (cf DS 1609 y 1624). 1281Fedeagaitik heriotza pairatzen dabenak, katekumenoak eta, graziaren eraginagaitik, Eliza ezagutu barik, zintzotasunez Jaikoa bilatzen dabezan eta bere borondatea betetzen ahalegintzen daben gizon emakume guziok, salbatu daitekez, Bataioa jaso ez baeben be (cf LG 16). 1282 Antzinatik, Bataioa umeei emoten jake, gizakien merituak ez diran suposatzen Jainkoaren grazia eta dohaina diralako; umeak Elizaren fedean bataiatzen dira. Kristautasunaren sarrerak benetako askatasunean sarbidea emoten dau. 1283 Bataiatu barik hiltzen diran umeen kasuan, Elizaren liturgiak jainkoaren miserikordian konfiantza eukitzen, eta euren salbazioaren alde otoitz egiten gonbidatzen gaitu 1284 Larrialdietan, edonork bataiatu daike, Elizak egiten dauen asmoa badu, eta izangairen buruaren gainean isurtzen dau esanez: “Nik Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatzen zaitut”
|
1406 Jesusek esan eban: “Neu naiz zerutik jaitsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauanak betiko bizia izango dau… nire Gorputza jaten eta nire Odola edaten dauanak betiko bizia dau … nigaz bat eginda dago, eta ni beragaz». (Jn 6, 51.54.56).
1407 Eukaristia Elizaren bihotza eta bizitzaren gailurra da, Eukaristian Kristok Eliza eta partaide guztiak beren Aitari, gurutzean behin eta betiko goraipatzeko eta eskerrak emoteko egindako sakrifizioagaz lotzen dauzalako; sakrifizio honen bidez salbazioaern graziak bere Gorputzean, Eliza danaren gainean isurtzen dauz 1408 Eukaristiaren ospakizunea osatzen dabe elementuak hauexen dira: Jainkoaren Berbaren aldarrikapena, Jainko Aitari eskerrak emotea berengandik jasotzen doguzan hainbeste gauza onak, batez ere bere Semearen dohaina, ogia eta ardaoaren sagaratzea eta otoruntza liturgikoan parte hartzea Jaunaren Gorputza eta Odola jasotzen: elementu guzti hauek kultu ekintza bakar bat osatzen dabe. 1409 Eukaristia Kristoren Pazkoaren memoriala da, hau da, Kristoren salbazioarena beren bizitza, heriotza eta berpizkundearen bidez garatutakoa, ekintza liturgiaren bidez barritzen dana. 1410 Kristo berak, abade nagusia eta Itun Barriko betierekoa, abadetzaren ministerioren bidez, eukaristiaren sakrifizioa eskeintzen dau. Eta Kristo bera, ogia eta ardoren espezien bidez benetan presente dagoana , Eukaristiaren sakrifizioaren eskaintza da. 1411 Bakarrik presbiteroak bidezko ordenatuak diranek Eukaristia zuzendu daikie eta ogia eta ardoa sagaratu Jaunaren Gorputza eta Odola bihurtu daiten. 1412 Eukaristiaren oinarrizko zeinuak gari ogia eta mahats ardoa dira, euren gainean Espiritu Santuaren bedeinkapena eskatzen da eta presbiteroek Jesusek azken afarian sagaratzeko erabilitako berba berdinak erabiltzen dauz: “Hau nere gorputza da, zuentzat emana … hau nire Odolaren Kaliza da...” 1413 Kontsagrazioaren bidez ogia eta ardoaren transubstanziazioa Kristoren Gorputza et Odoletan gertatzen da. Ogia eta ardaoaren sagaratutako espezien bidez, Kristo bera, biziri eta loratua, benetan, egiazko eta substantzial era agertzen da, bere Gorputza, Odola, arima eta jainkotasunaz (cf Cc. de Trento: DS 1640; 1651). 1414 Sakrifizioa dan neurriaz, Eukaristia hildako eta bizidunen bekatuen barkamenerako eskeintzan da, eta Jainkoarengandik onura espirituala eta denboralak lortzeko. 1415 Kristo Eukaristiaren Komunioan hartu gura dauana graziaren egoeran egon behar da. Bekatu hilkorra egindako kontzientzia eukiz gero, ez da Eukaristiara hurbildu behar, Penitentziaren sakramentuaren bidez absoluzioa jaso arte. 1416 Kristoren Gorputza eta Odolaren Komunio Sakratuak jaunartzea hartzen dauna eta Kristoen arteko batasuna haunditzen dau, bekatu arinak barkatzen dauz eta bekatu larrien aurrean babesten dau. Jaunartzea hartzen dauana eta Kristoren arteko loturan sendotzen danez, sakramentu hau jasotzean Elizaren batasuna indartzen da, Kristoren Gorputz mistokoarena. 1417 Elizak sinestunei Eukaristian parte hartzen dabenean komunio sakratua hartzea bizkor gomendatzen deutsie; eta urtean behin, gitxienez, egiten behartzen dauz. 1418 Aldareko Sakramentuan Kristo bera presente dagoanez, gurtza kultuaz ohoratzea egokia da eta zuzen. “ Santu Santu Sakramentuaren bisita esker oneko froga da eta, gure Jaunarekiko maitasun zeinu bat eta Kristo ohoratzeko beharraren ikurra ” (MF) 1419 Kristok, mundu honetatik Jainkoarengana joan zana, Eukaristian beragaz eukiko dogun loriaren seinale emoten deusku: Sakrifizioaren partehartzeak bere Bihotzagaz identifikatzen gaitu, bizitza honen bidez egiten dogun bidaian indarren sostengua, Betiko Bizitzaren nahia eta orain zeruko Elizagaz bat egiten gaitu, Ama Birjinagaz eta santu guztiekin. |
Aitortza eta Adiskidetza
1485 Pazko arratsaldean, Jesus gure Jauna ikasleei agertu jaken eta esan eutsien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen deutsiezuenei barkatu egingo deutsez Jainkoak be; zuek barkamena ukatzen deutsiezuenei , ukatu egingo deutsie» (Jn 20, 22-23).
1486 Bataioaren osteko egindako bekatuen barkamena sakramentu berezi baten bidez lortzen da, sakramentu honek izen ezbardin dauz: konbertsio sakramentua, aitorpenarena, penitentziarena edo adiskidetzarena. 1487 Bekatua egiten dauanak Jainkoaren ohore eta maitasuna, Jainkoaren semea deitua dan gizonaren dignitate propioa, Elizaren onura espirituala, kristau guztiok harri bizirik izan behar doguna mintzen dauz. 1488 Fedearen begietatik, ez dago kalte handirik bekatua baino, eta ez dago ondorio larriagorik dauzan gauza bekatarientzat, Elizarentzat eta mundu guztientzat bekatua baino. 1489 Jainkoarekiko komuniora itzultzea, bekatuagaitik galdu eta gero, Jainkoaren graziatik sortzen dan mugimendua da, miserikordiaz beterik eta gizakien salbazioaren irrikatsu dago Jauna. Dohain hau eskatzea norbererako eta besteentzako beharrezkoa da. 1490 Konbertsio eta damutasuna deitua Jainkoarengana itzultzeko mugimendu honek, egindako bekatuen aurrean mina eta nazka suposatzen dauz, eta konpromiso sendoa barriro ez egiteko. Konbertsioak, lehenaldia eta etorkizuna begiratzen dauz; eta itxaropenez betetzen da, Jainkoaren errukitasunean. 1491 Penitentziaren sakramentua penitentearen hiru ekintzen batasunez osatuta dago, eta abadearen absoluzioagaz. Penitentearen ekintzak hurrengoak dira: damutasuna, aitortza edo bekatuen aldarrikapena abadeari eta kalteen konponketa egiteko asmoa eta penitentziaren ekintzak. 1492 Damutasuna (kontrizioa be deitua) fedetik sortutako arrazoikaitik inspiratuta egon behar da. Damutasuna Jainkoa karitate maitasunagaitik sortzen bada, “perfektua” deitzen da; beste arrazoi batzuenkaitik oinarritzen bada “inperfektua”. 1493 Jainkoa eta Eligaz adiskidetzea lortu gura dauanak abadeari aitortu barik dauzan bekatu larri guztiak aitortu behar dauz, eta bere kontzientzia arretaz aztertu eta gero gogoratzen dauzan guztiak. Bekatu arinak aitortzea, beharrezkoa izan ez arren, Elizak biziki gomendatzen dau. 1494 Aitor-entzuleak penitenteari “satisfazio” edo “penitentzi” bete behar izango dauzan ekintza batzuk inposatzen deutsoz, bekatuagaitik egindako kaltea konpontzeko eta Kristoren ikasle baten ohitura onak barriro hartzeko. 1495 Normalean Elizagandik bekatuak barkatzeko ahalmena jaso daben abadeek baino ezin dabe bekatuak barkatu Kristoren izenean. 1496 Penitentzia sakramentuaren ondorio espiritualek hauexek dira:
- Jainkoarekiko adiskidetzea, honi esker penitenteak grazia berreskuratzen dau;
- Elizarekiko adiskidetza;
- Bekatu larriak egiteagaitik erezitutako betiereko zigorra;
- Bekatuen ondorioekaitik, zati bat gitxienez, sortutako zigor denboralak;
- Kontzientzi bakea eta lasaitasuna, eta kontsolazio espirituala;
- Kristau borrokarako behar diran indar espiritualen gehikuntza.
1497 Bakarkako eta bekatu larri guztien aitortza absoluzioagaz jarraituta ohiko modu bakarra Jainkoa eta Elizarekiko adiskidetzerako. 1498 Induljentzien bidez, sinestunek eurentzat eta Purgatorioan dagozan arimentzako bekatuenkaitik merezitutako zigor denboralak arindu daikez. |
1526 Zuetako norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten. Fedez egindako otoitzak osasuna emango deutso gaixoari eta jaikiaraziko dau Jaunak, eta barkatu egingo deutso, bekaturik egin badau. (St 5,14-15). 1527 Gaixoen Oliaduraren sakramentuaren helburua gaixotasun larri bat pairatzen dauan kristuari edota zahartzaroan grazia berezi bat emotea da. 1528 Sinestuna gaixotasunagaitik edota adinagaitik hil zorian dagoan garaia Gaixoen Oliadura jasotzeko momenturik egokiena da. 1529 Gaixoen Oliadura kristauak gaixotasun larria pairatzen dauan bakoitzean jaso daike, baita jaso eta gero gaixotasuna larritzen danean. 1530 Abadeek (presbiteroak eta gotzainak) baino ezin dabe gaixoaren Oliaduraren sakramentua emon, egiteko, Gotzainak bedeinkatutako olioa erabili behar da, edo, larrialdi baten aurrean, ospakizuna egingo dauan presbitero berberak bedeinkatua. 1531 Sakramentu honen ospakizuna gaixoen bekokian eta eskuetan (erromatar errituan) eta gorputzaren beste atal batzuetan (mendebaldean) igurtzia oinarrizkoa da, olioztatzea abade ospatzailearen liturgi otoitzagaz lagunduta sakramentu honen dohain berezia eskatzen. 1532 Gaixoen Oliaduraren grazia bereziak hurrengo ondorioak dakarz:
- Gaixoa Kristoren Pasiogaz lotzea, bere eta Eliz osoaren onerako;
- Kontsolazioa, bakea eta gaixotasuna eta zahartzaroaren sufrimenduak
kristau lez jasateko indarra;
- Bekatuen barkamena gaixoak ezin baeban lortu aitortzaren sakramentuaren
bidez.
- Gorputzaren sendaketa berreskuratzea, osasun espiritualari komeni bajako;
- Betiereko bizitzara igarotzeko prestakuntza.
Ordena |
1590 San Paulok bere ikasle Timoteori esan eutson: “Horregaitik
Ezkontzagogorarazten deutsut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman eutsun dohaina” (2 Tm 1,6) eta “Egia da elkarte-zuzendari izan nahi dauanak eginkizun ona nahi dauela.” (1 Tm 3,1). Titori esan eutson: “Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman neutsuzan argibideen arabera.” (Tt 1,5 ) 1591 Eliza osoa abade herri bat da. Bataioagaitik, sinestun guztiak Kristoren abadetzaren partaide dira. Partehartze modu honi “ohizko sinestunen abadetza” deitzen deutsagu. Abadetza honetatik eta honen zerbitzuan badago beste modu bat Kristoren misioan parte hartzeko: Ordenaren sakramentuaren bidez emondako ministerioa, bere zeregina alkartearen erdian Kristo-buruaren ordezko zerbitzuan egoteko beharrean datza. 1592 Abadetza ministeriala sinestunen ohizko adadetzaz berez ezbardintzen da, sinestunen zerbitzurako botere sakratu bate moten daualako. Ordenatuta dagozan ministroek Jainkoaren herrian euren zerbitzua irakastearen bidez (munus docendi), Jainkoaren kultuaren bidez (munus liturgicum) eta gobernuaren pastoraltzaren bidez (munus regendi) eskeintzen dabe. 1593 Hasieratik, abadetzaren ministerioa hiru gradu edo modu ezbardinetan jaso eta garatu izan dira: Gotzainak, presbiteroak eta diakonoak. Ministerio ordenatuak ezinbestekoak dira Elizaren egitura organikoentzat: gotzain, presbitero eta diakono barik ezin da Elizaz berba egin (cf. Antiokiako S. Ignazio, Trall. 3,1). 1594 Gotzainak Ordenaren sakramentuaren betetasuna jasotzen dau, eta honen bidez apezpikuen batzarrean sartzen da, eta bera tokatzen jakon Eliza partikularraren buru ikusgarri bihurtzen da. Gotzainak,, apostoluen ondorengo lez, eta apezpikuen batzarreko kide lez, erantzukizun apostolikoan parte hartzen dabe eta Eliza osoaren misioan, Aita Santua, Done Petriren ondorengoaren autoritatearen menpean. 1595 Presbiteroak abadetzaren dignitatean gotzainekaz loturik dagoz, eta era berean euren menpean dagoz euren pastoral eginkizunen garapenean; gotzainen laguntzaile arduratsuak izateko deituak dagoz; euren Gotzainaren inguruan presbiterioa osatzen dabe, eta Gotzainagaz batera Eliza partikularraren erantzukizuna hartzen dabe. Gotzainaren partetik parroki baten komunitatearen zaintza edo elizako eginkizun konkretu bat jasotzen dabe. 1596 Diakonoak ministro ordenatuak dira, Elizaren zerbitzu eginkizunetarako; ez dabe abadetza ministeriala jasotzen, baina ordenazioak betebehar garrantzitsu batzuk emoten deutsiez, berbaren ministerioan, Jainkoaren kultuan, pastoral gobernuan, eta karitatearen zerbitzuan, behar guzti hauek Gotzainaren pastoral autoritatearen menpean bete behar dabez. 1597 Ordenaren sakramentua eskuen inposizioaren bidez konferitzen da, honen ostean Jankoari ordenatuarentzat ministeriorako behar diran grazia bereziak eskatzeko sagaratzeko otoitz berezia egiten da. Ordenazioak ezabaezin karakter sakratu bat emoten dau. 1598 Elizak Ordenaren sakramentua bakarrik bataiatuta dagozan gizonezkoei (viris) emoten deutsie, ministerioa garatzeko behar diran gaitasunak ezagunak izan behar dira. Elizaren autoritateari pertsona bat ordenaziorako deia egiteko ardura eta eskubideak egokitzen jakoz. 1599 Eliza latindarrean, Ordenaren sakramentua presbiteriorako zelibatoa askatasunez hartzeko prest dagozenerako eta publikoki zelibatoa gordetzeko konpromezua hartzen dabenerako Jainkoaren erreinuagaitik eta gizonen zerbitzurako baino ez da normalean. 1600 Gotzainei Ordenaren sakramentua hiru gradu ezbardinetan emotea egokitzen jake. |
1659 S. Paulok dino: “Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere
Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala… Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dot.” (Ef 5,25.32) 1660 Ezkonduen ituna,gizonezko batek eta andrazko batek bizitza eta maitasunezko barruko alkarte bat osatzen daben bitarte Kreatzaileak fundatu eban eta arau propioak emon ebazan. Bere naturagaitik ezkonduen eta seme alaben sorrera eta heziketaren onerako egin zan. Bataiatuen arean, ezkontza, Kristo Jaunagaitik sakramentu dignitatera igo da(cf. GS 48,1; . CIC,can. 1055,1). 1661 Ezkontzaren sakramentuak Kristo eta Elizaren arteko batasuna adierazi gura dau. Ezkonduenei Kristok Eliza maitatu izan eban maitasunagaz maitatzeko grazia emoten deutsie; sakramentuaren grazia honek ezkonduen giza maitasuna bere beterako eroaten dau, euren arteko banaezin batasuna barritzen dau eta betiko bizitzarako bidean santifikatzen dauz (cf. Cc. de Trento: DS 1799). 1662 Ezkontza zkongaien arteko onespenean oinarritzen da, hau da, euren burua besteari emoteko borondatean, betiereko eta maitasunezko itun leiala eta emonkorra bizitzeko helburuagaz. 1663 Elizaren bizitzan ezkontzak ezkongaiak egoteko era publiko ezbardina ezartzen dauanez, normalean publikoki ospatuko da, liturgi ospakizun baten barruan, abade baten aurrean (edo Elizak onartutako lekuko baten aurrean), lekukoen aurrean, eta sinestunen asanbladaren aurrean. 1664 Batasuna, banaezintasuna, eta emonkortasunari zabalik egotea oinarrizkoak dira ezkontzan. Poligamia ez datoz bat ezkontzaren batasunagaz; dibortzioak Jainkoak batu dana banatzen dau; emonkortasunari uko egiteak ezkonduen bizitzaren “dohainik handiena”, semea ekiditen dau (GS 50,1). 1665 Dibortziatuen artean, ezkondu legitimoak bizirik dagozan bitartean barriro ezkontzeak Jainkoaren plana eta arauaren aurka doa, Kristok erakutsi eban lez. Holan bizi diranak ez dagoz Elizatik bananduta baina ezin dabe jaunartzerik hartu. Euren kristau bizitza bizi daitekez, bate zere euren seme alabak fedean hezten. 1666 Kristau etxea umeak fedearen aldarrikapena jasotzen daben lehenengo lekua da. Horrexegaitik, modu egoki baten, etxeko familiari “etxeko Eliza” deitzen jako, grazia eta otoitz komunitatea, giza bertuteetarako eta kristau karitarako eskola. |