2013/05/29
2013/05/28
Norberaren higienerako produktu batza Caritas-eko Etxerik Gabekoen alde Begoñazpi Ikastolan
Asko dira Bilbo inguruan etxerik ez daukienak eta kalean bizi diranak. Caritas-en bitartez ahalegin handia egiten dau Elizbarrutiak pertsona honeei behar daben laguntza emoteko. Begoñazpi Ikastolan be, behar izan horretan lagundu gura dogu. Horregaitik, Talde Solidarioak antolatuta, norberaren higienerako produktuak batuko doguz hurrengo astean, maiatzaren 30ean. Honeexek dira batuko doguzanak:
- Dutxatzeko gela eta xanpua.
- Bizarra mozteko kutxilak (behin erabili eta botatekoak) eta xaboia.
- Arropa garbitzeko garbikaria eta leungarria.
Aurretiaz egin doguzan beste kanpainatan lez, eta Bilbo inguruko etxerik gabekoek gure laguntza behar dabelako, jakin badakigu Ikastolako kideon parte hartzea handia izango dana. Talde Solidarioko ikasleek, hauxe eskatu gura deutsuegu:
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2013/05/20
2013/05/17
2013/05/14
Nagusiek laguntzen deuskue
Datorren barikuan, Elizbarrutiak Alkartasun Zeinua ospatuko dau Bilbon. Kalean egingo dan jardueraren bidez, nagusiek bizi daben egoeran sakondu gura da eta gizartearen mantenuan egiten diharduen lana autortu gura jake. Krisialdi ekonomikoko testuinguru honetan, Zeinuak aintzat hartu gura dau aititen eta amamen eskerbako beharra.
Bilboko gotzainak, jardueran parte hartzeko dei egitean, persona nagusiek familietan zein gizartean egiten daben “aparteko ahalegina” gogoratzen dau. Era berean, gizon eta emakume horreentzako bizimodu duin eta zaindua aldarrikatzen dau.
Datuek argi eta garbi erakusten deuskue ze errealidaderi aurre egin behar deutsen persona nagusiek. Nagusien herenak, azken urte bietan, euren pentsinoakaz diruz lagundu izan deutso senideren bati.
Natiren seme-alaba bi, adibidez, langabezian geratu dira. Orain bere etxera doaz bazkaltzera, “Jaungoikoari esker” oraindik hareei laguntzeko moduan dagoalako. Halanda be, familia batzuek ez daukie inongo sostengurik. Hain zuzen be, hauxe da Zeinuaren inguruko jarduerarako aukeratutako goiburua: “Eskertu eta babestu”.
Mertxe alarguna da eta pentsino txikia dauka. Bere seme-alabak ezkonduta dagoz eta lanean dihardue baina goiz jaikitzen da egunero biloba haurtzaindegira eroateko. Gainera boluntarioa da Caritasen eta Kidendan. Persona nagusi askok eta askok jarduten dau gaur egun be boluntario lez. Bilboko Elizbarrutian, lau mila lagun inguruk dihardu euren denporea besteei emoten.
Vida Ascendente- Bizian Gora
Elizbarrutian, 1.300 kide dagoz mobimentu honetan, parrokietako edo egoitzetako 130 talde ingurutan banatuta. Bertan 60 urtetik gorako persona eta jubilatuak dihardue batez be. Carmen López da “euren fedea gaurkotu eta sendotu” gura daben taldeen koordinazinoaz eta heziketaz arduratzen dan Hirugarren Adinekoentzako Pastoraltzako arduraduna. Bere ikuspuntutik, garrantzitsua da persona nagusiek “arlo guztietan” egiten diharduen lana autortzea eta Zeinua, euren “jarduera solidario eta emonkor” hori eskertzeko bidea da.
Jarduera zehatza
Datorren barikuz, maiatzak 17, Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua egingo da txanda bitan. Goizez, eskoletako ikasleak izango dira protagonista eta goizeko 11:00etan ekingo deutse ibilpideari Diputazinoan. Arratsaldez, 19:45etan plaza eliptikoan hasiko dan ibiltaldian, alkarte osoak parte hartuko dau. Gotzainaren partaidetzaz ospatuko dan ekitaldiak emongo deutso amaierea ibiltaldi bati zein besteari.
bizkeliza.org webgunea bisitatu
2013/05/08
Maiatzak 10a, Bidezko merkataritzaren eguna Begoñazpi Ikastolan
Maiatzaren 12a, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna da eta Ikastolak be, maiatzaren 10ean, ekimen honegaz bat egingo dau. Egunean zehar egingo doguzan sentsibilizazino ekintzez gain, Bidezko Merkataritzako produktuak izango doguz bazkal orduan. Barri honen bidez zeuon inguruko herri eta auzoetan egingo diran ekintzetan parte hartzen be gonbidatzen zaituegu.
2013/05/02
Begoñazpi eta Artxandape ikastolak "Lagunen bila" Loiolan
Maiatzaren 2an, Loiolako Santutegian batu ginan Begoñazpi eta Artxandape Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleak. “Lagunen bila” lemapeko jardunaldian, batxilergoan ikaskide izango doguzanak ezagutzeko aukera izan genduan. Goizean Eukaristia izan ostean, eguerdi aldera Urrestilako frontoian alkartu ginan hainbat jolas eta dinamika egiteko. Egun euritsua izan genduan arren, ederto ibili ginan!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)